Arautegia

ESTATUTOS DEL RCTSS REGLAMENTO INTERNO DE USO DEL LOCAL SOCIAL

ERABILTZAILE GUZTIENTZAKO EZINBESTEKOA

Azkenaldi honetan Elkartearen eta gure Txokoaren erabilera desegoki bat egiten dela konturatu gara, erabiltzaile, material, eta garbitasun eta segurtasun ekipamenduan eragina izaten ari dena.

Ondorioz, ondorengo laburpen hau irakurri eta praktikan jarri dezazuela eskatzen dizuegu arren: 

A.- Lokalaren erabilera erreserbak RCTSSeko Lokal Sozialaren Erabilera Arautegian ezarritako arau guztien onarpena eta hauen derrigorrezko betetzea suposatzen du. Hauek ez betetzeak lokalaren erreserba eskubidea hiru hilabetez galtzea suposatuko du. Zehapena behin baino gehiagotan errepikatzen bada bazkide izateko eskubidea galduko da. Arau-hausteren bat gertatzen den kasuan, nork egin duen zehaztu ezingo balitz, egun horretan erreserba egin duten guztiei ezarriko zaie zigorra.

B.- Erreserba egin duen bazkidea bere gonbidatuen arduradun izango da uneoro, gonbidatu bakoitzarengatik erantzun beharko duelarik. Era berean haurrak eramaten dituen bazkidea hauen portaerak gainerako erabiltzaileei inolako molestiarik eragiten ez dielaz arduratuko da, eta bereziki sukaldean sartzen ez direla zainduko du, honek suposatzen duen arriskua dela eta.

C.- Bazkide batek beste mahai bateko kideek arautegiko arauren bat betetzen ez dutela ikusten badu, araua hausten duen pertsonari adierazi BEHARKO dio, bere kontu orrian zein mahai den zehaztuz, hauek bere oharrari jaramonik egingo ez baliote.

D.- Wimbledon PUBaren ondoan aurkitzen dena soilik erabili beharko da, sarrera eta irteerakoa izango dena. Ate honek ezingo du inoiz irekita egon.

E.- Elektrogailu bakoitzaren erabilera argibideak: Kafetegia, parrilla bolkaniko eta sukaldearen ondoan erabilera argibide batzuk ezarri dira, lehenengo aldiz erabiltzen diren edo bere erabileraren inguruan zalantzak dituztenek DERRIGORREZ IRAKURRI beharko dituztenak.

F.- Sukaldearen erabilera: Sukaldea eta elikagaien prestaketarako gunea txikia denez, mahai bakoitzeko sukaldari bakarra egongo da.

G.- Kontsumizioak: Bai plastikozko eta bai beirazko ontzi GUZTIAK mahaiaren bazterrean utzi beharko dira kontuak egin arte. Era berean kontsumitu diren olio botilak mahaira eraman beharko dira, nahiz eta hauek guztiz ez amaitu. Azkenik eta kontu guztiak egin ONDOREN ONTZI GUZTIAK (plastikozko botilak eta olio botilak barne) frontoira ematen duen ate ondoan dagoen mahai gainean eta hau faltako balitz barra gainean utzi beharko dira.

H.- Garbiketa: Mahaiak garbiak utzi behar dira eta eta edalontzi eta platerak sukaldean adierazitako lekuetan gorde beharko dira, behin janari-hondarrak kendu eta urarekin garbitu ondoren. Sukaldeko suak garbi geratu beharko dira, zartai eta kazolarik gabe, eta hauek garbitu ondoren bere lekuan utziko dira. Labanak eta guztion erabilerarako sukaldeko gainerako elementuak erabili ondoren garbitu eta bere lekuan utziko dira berriro gainontzekoak erabili ahal ditzaten. Ahozapi eta mahai-ohialak ezingo dira sukaldeko zapi bezala erabili. Erabilitako Olioa dagokion edukiontzian utzi beharko da.

I.- Azken erabiltzailea: Lokaleko azken erabiltzaileak, gasaren giltzak behar bezala itxita geratzen direla egiaztatu behar du. Sukaldeak bi giltza ditu, alboetan zoruaren ondoan aurkitzen direnak. Parrilla bolkanikoak giltza barruan dauka aparatuaren barne. Era berean lehio guztiak ondo itxita, ateak kisketarekin itxita eta argi guztiak itzalita geratzen direla egiaztatu beharko da.

FacebookTwitterGoogle+PinterestGoogle GmailCompartir