Lehendakariaren ongietorria

Donostiako Tenis Elkarte Erreleko instalakuntzak ezagutzera gonbidatzen zaitut, hiriak dituen txokorik ederrenetako batean kokatuta egoteaz gain, hondartza ondoan eta Haizearen Orrazitik gertu, Tenis-a, Paddle-a, fitness-a, piraguismoa eta ekimen sozial ugariz gozatzeko aukera izango duzu urtean zehar.

100 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Elkartea inoiz baino gazteago eta biziago dago ekintza eta instalakuntzen berriztatze prozesu luze baten ondoren: Paddle eta Tenis pista estali berriak, gimnasioa, kirol ekintza/fitness aretoak, aldagelak, elkarte gastronomikoa eta beste gune berriak estreinatu ditugu, zure aisialdi denboraz gozatu ahal dezazun itxaropenarekin.

Hiritarrei irekia dagoen elkarte izateko bokazioz, gu bisitatzean zuk merezitako zerbitzu eta arreta onena eman ahal izatea da gure nahia, horregatik zure zain geratzen gara.

Besterik gabe, agurtzen zaitut.

FacebookTwitterGoogle+PinterestGoogle GmailCompartir