Stand Up Paddle

Kontxako Badiaren aurrean, Kantabriar itsasoko gunerik ikusgarrienetako batean, Donostiako Tenis Elkarte Errealak Stand Up Paddle-a egiteko aukera eskaintzen du, azken belaunaldiko oholekin eta baliabide material eta didaktiko onenekin.

slide
slide
slide
slide
slide
slide
Prev
Next

2014. urtetik, kirol arloko azken berritasunekin bat egiteko asmoarekin, ohol mota ugari eta bakoitzari dagokion materiala alokatzeko aukera eskaintzen dizugu, gure uretako kirolen eskaintza zabalduz eta Donostiako kirol eta ur eskaintzaren lehenengo postuan kokatuz.

Stand-up oholak, hasten direnentzako eta maila aurreratua dutenentzako, arrauna, salbamendu-jaka eta eroritakoan ohola ez galtzeko surflarira lotuta doan lokarriarekin. Elkarteak kirol jarduera berri hau egiteko beharrezko material guztiak ditu.

Profesional onenak

Gondolín enpresako estatu mailako eta nazioarteko txapeldunez osatutako Stand Up paddle-eko profesional esperientziadun taldea daukagu. Uretako kirolen zale amorratu, Paddle Sup edo arrauneko Surf deituriko modalitateko eskolak emateko beharrezko titulazio mota guztiak dituzte gure irakasleek.

slide
slide
slide
slide
slide
slide
Prev
Next

Alokatu ezazu zure Stand Up Paddle ohola preziorik onenean eta esperientziaz gozatu ezazu, Donostiako ikuspegi berri bat begiztatuz, edo nahiago baduzu, gure ikasketa edo hobekuntza ikastaroetan parte hartu dezakezu. Azkar ibili lekurik gabe gelditu nahi ez baduzu!

AZKEN BERRIAK#STAND UP PADDLE

Campaña UDA 2015

  Un año más, la espera ha finalizado, y os avanzamos la ...
Leer más
FacebookTwitterGoogle+PinterestGoogle GmailCompartir