Tenis-a

¡No lo dudes y reserva tu plaza para la escuela de tenis!

Ez izan zalantzarik eta zure lekua gorde ezazu tenis eskolan!

 

Momentu honetan Donostiako Tenis Elkarte Errealean, tenisera jokatu eta ikasteko hainbat aukera ditugu.

Gainera, atal honetan Elkarteko Lehiaketa guztien berri izan dezakezu estekan klik eginez [Txapelketak]

TENISEKO OINARRIZKO ESKOLAHELDUENTZAKO IKASTAROAKESKOLA PARTIKULARRAK

Donostiako Tenis Elkarte Errealak xede bezala honakoa definitzen du: “ Jarduera fisikoa eta kirola sustatu, bereziki tenis eta padelaren bitartez, bai lehiaketetan eta baita aisialdiko jarduera bezala ere. Xede honetako helburuetako bat betetzeko helburuaz, Tenis Eskola sortu zen, bi sailetan banatzen dena: Oinarrizkoa eta Goi Mailakoa.

IMG_2774

Helburu sozialak

Eskolan gure ikasleen tenis prestakuntza burutzen dugu, honek ikasleen izaeraren garapena osatzen duen heziketa barneratzen du. Eskolaren helburua tenis jokalari amateurrak prestatzea da, ikasleei ondo pasatzea eta kirol bat jokatzea ahalbidetzen dien giroan.

Gure ikasleen partehartzea sustatuko da bai eskolak eta bai Elkarteak antolatutako jardueratan.

Eskolak tenisaren bitartez ikasleak, gurasoak eta bazkideak batzea du helburu.

Guretzat haur guztiak garrantzitsuak dira, ez dugu inor baztertzen.

basica

Kirol helburuak

Ikasleei tenisera jokatzen irakatsi beraien gaitasun eta motibazioak kontutan hartuz.

Duten mailaren arabera (hastapenak, erdi maila, aurreratua) eta helburua ikastea dela kontutan izanda, baina batez ere ondo pasa dezatela lortzeko asmoarekin.

Jarduerak

Urtean zehar ikasleek eskolarekin duten harremana estutzea eta giro on bat lortzea ahalbidetzen duten hainbat jarduera antolatzen dira. Lehiaketa azkarra, guraso eta seme alaben arteko lehiaketa, ihauteriak, txikien olinpiada…Ikaslea zaintzen dugu, urtebetzeak eta opariak, gabonak…

 


Teniseko Goi Mailako eskola

Goi Mailako eskolaren xedea, oinarri on bat duten eta ikasten jarraitu eta talde eta lehiaketa federatuetan parte hartu nahi duten ikasleei laguntzea da.

Helburuak:

Alderdi tekniko, taktiko, físiko eta mentalak pixkanaka eta modu sistematizatu batean lantzea, ahalik eta errendimendu onena lortzeko helburuaz.

Ikasleari bere gaitasun tekniko, taktiko eta fisikoetara moldatzen den joku sistema bat eskaini.

Ahalik eta txapelketa gehienetan lehiatu, bere joku sistema indartu eta emaitza hobeak lortu ahal izateko segurtasuna eta konfiantza hartzeko.

 

Ikastaroak astean bi aldiz izango dira, hiruhilabete bakoitzeko 20 eskola guztira. Ikastaro hauek hastapenekoak izango dira, 2 talde edo neurrira egindako talde bat osatzen den kasuan izan ezik. Link honetan informazio guztia daukazue:

Eskaera idazkaritzan egin beharko da, eskolak jaso nahi diren eguna eta orduak adieraziz. Eskolen edukia jokoaren mailaren araberakoa, edo ikasleak hobetu nahi dituen jokoaren alderdien araberakoa izango da.

pista-tenis

Donostiako Tenis Elkarte Errealak eskatutako eskola emango dela baieztatu beharko du. Baieztapena berehalakoa izan daiteke edo monitorea eta pistaren erabilgarritasunaren inguruko informazioa izateko beharrezkoa den denbora itxarongo da.

–Eskola partikularrak banakakoak edo taldekoak (gehienez 4 pertsona) izango dira.
–Eskolak 55 minutukoak izango dira.
–Eskola partikularrak eskola bakoitza hasi baino lehen ordainduko dira.
–Ikasleak behar bezala jantzita etorriko dira (kirola egiteko arropa).

 

ÚLTIMAS NOTICIAS SOBRE #TENIS

Cursos de natación para adultos (curso 2015-2016)

En otoño, un año más, y ya van unos cuantos, volvemos a ...
Leer más

Campaña UDA 2015

  Un año más, la espera ha finalizado, y os avanzamos la ...
Leer más

Natación para adultos + aquagym + rehabilitación en el agua

Y es que los deportes acuáticos no son sólo cosa de niños ...
Leer más

Campeonato de Navidad de Tenis 2015

Campeonato de Navidad de Tenis 2015 Fechas:           ...
Leer más

Campeonato de Euskadi de Tenis Babolat Cup 2016

Campeonato de Euskadi de Tenis Babolat Cup 2016 CUADRO_ALEVIN_MASCULINO CUADRO_ALEVIN_FEMENINO CUADRO_INFANTIL_MASCULINO CUADRO_INFANTIL_FEMENINO ...
Leer más

Campeonato de Pascua de Tenis 2016

Abierta la Inscripción del Campeonato de Pascua de Tenis 2016 Fechas:     ...
Leer más

Curso de Zumoterapia

¡SÚMATE A LA ZUMOTERAPIA! BIOZEN & Real Club de Tenis de San ...
Leer más

Campeonato de Gipuzkoa Infantil de Tenis 2016

Abierta la inscripción del Campeonato de Gipuzkoa Infantil de Tenis 2016 Fechas: ...
Leer más

Campeonato de Gipuzkoa Infantil de Tenis 2016

Campeonato de Gipuzkoa Infantil de Tenis Cuadro masculino Cuadro femenino ...
Leer más
concursonavidad

Concurso Navidad – escuelas

Este año el concurso va a consistir en realizar un “Adorno” para ...
Leer más

Concurso Internacional de Tenis Infantil y Junior

Abierta la inscripción del Concurso Internacional Infantil y Junior de Tenis. Fechas: ...
Leer más
 
FacebookTwitterGoogle+PinterestGoogle GmailCompartir