Deskribapena
Dragon Boat Jardunaldi Solidarioa
Aurrera Goaz Elkarrekin
Dragon Boata bizitzako tresna bat da, orbainak indar eta beldurra bultzada bilakatzen dituena. Sendabiderantz denok batera arraun eginez, erakusten dugu minbiziaren aurrean emakume batek ere ez duela bakarrik arraun egin behar.
Zatoz gurekin urtarrilaren 25ean Urumea ibaira. Katxalin-en aldeko dibulgazio, ontzi proba eta topaketa solidarioa izango da.
Ordutegia
Igandea, urtarrilak 25 • 10:30ean
Topagunea
Mundaizko ontziratokia
Jarduera
Hitzaldia eta ontzi proba
Sarbidea
Kristina Enea parkea (Mikel Laboa zubia)
Erronka Kolektiboa: 3.000 Arraunkada
Izen-ematea: 5€ solidarioak Katxalinen alde.
3.000 arraunkadak denon artean lortzen baditugu, Donostiako Real Club de Tenisek bildutako kopurua bikoiztuko du.
Jarduera Mistoa • Publiko guztiari irekia





