Erabiltzeko eta itzultzeko baldintzak

1. SARRERA
Dokumentu honek, bertan aipatutako dokumentuarekin batera, web orri honen erabilera eta bartako produktuen erosketa arautzeko baldintzak ezartzen ditu (aurrerantzean, “baldintzak”).

Web orri hau erabili aurretik Baldintzak arretaz irakurtzeko eskatzen dizugu. Web orri hau erabiltzean edo honen bidez eskaera bat egitean, Baldintza hauekin lotuta geratzea onartzen duzu, beraz, Baldintza guztiekin ados ez bazaude, ez duzu web orri hau erabili behar.

Baldintza horiek alda litezke. Zuen erantzunkizuna da aldian-aldian irakuntzea, izan ere, webgunea erabiltzeko edo kontratua egiteko unean indarrean dauden baldintzak (aurrerago zehatuko den bezala) aplikagarriak izango zaizkio.

2-GURE DATUAK
Web orri honek izen hau du: Real Club de Tenis de San Sebastián. IFK: G20037685, Eduardo Chillida pasealekua9, 20008, Donostia, Gipuzkoa.

3-ZURE DATUAK ETA WEB ORRI HONETARA EGINDAKO BISITAK
Zuri buruz ematen diguzun informazioa eta datu pertsonalak pribatutasun politikan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Web orri hau erabiltzean, baimena ematen duzu informazio eta datu horiek tratatzeko, eta adierazten duzu ematen diguzun informazio eta datu guztiak egiazkoak direla eta bat datozela errealitatearekin.

4-GURE WEB ORRIAREN ERABILERA.
Web orri hau erabiltzen eta horren bidez eskaerak egitean, konpromiso hauek harzten dituzu:
– Webgune hau soilik erabiltzea legez baliozkoak diren kontsultak edo eskaerak egiteko.
– Eskaera faltsurik edo iruzurrezkorik ez egitea. Era horretako eskaera egiten bada, baimena izango dugu, eskaera hori deuseztatzeko eta dagokion agintariei horren berri emateko.
– Helbide elektronikoa, posta helbidea eta/edo harremenetarako beste datu batzuk ematea, egiazkoak eta zehatzak.
Era berean, onartzen dut informazio hau erabili ahal izango dugula zurekin harremanetan jartzeko, eta beharrezko bada gure pribatutasun politika ikusi. Behar dugun informazio guztia ematen ez badiguzu, ezin izango dugu zure eskaera bideratu. Web orri honen bidez eskara bat egiten duzunean , 18 urtetik gorakoa zarela eta kontratuak egiteko legezko gaitasuna duzula aitortzen duzu.

5- ZERBITZUAREN ERABILGARRITASUNA.
Web orri honen bidez eskatzen diren artikuluak Espaniara (penintsula) bakarrik bidal daitezke.

6- KONTRATUA EGITEA.
Baldintza hauetan jasotako informazioa eta web orri honetan jasotako xehetasunak ez dira salmenta eskaintza bat, kontratatzeko gonbidapen bat baizik. Ez da kontraturik egongo zure eta gure artean produktuen inguruan, harik eta zure eskaera berariaz onartu arte. Zure eskaintza onartzen ez bada eta jada zure kontuan zordunketaren bat egin bada, horren zenbatekoa osorik itzuliko zaizu. Eskaera bat egiteko, online erosteko prozedura jarraitu beharko duzu. Horren ostean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure eskaera jaso dugula adierzteko. Kontuan izan horrek ez duela esan nahi zure eskaera onartu denik, produktu bat edo gehiago erosteko egiten diguzun eskaera baita. Eskaera guztuiak gure onarpenaren mende daude, eta posta elektroniko baten bidez emango dizugu horren berri, produktua bidaltzen ari garela berresteko. Zure eta gure artean produktu bat erosteko kontratua bidaltzearen berrespena bidaltzen dugunean baino ez da formalizatuko. Bidalketaren berrespenean zerrendatutako produktuak soilik izango dira kontratuaren xede, Ez gara eskaturiko produkturik hornitzera behartuta egongo, produktu horren bidalketa berretsi arte.

7. PRODUKTUEN ERABILGARRITASUNA
Produktuen eskaera guztiak produktuen eskuragarritasunaren mende daude. Ildo horretan, produktuen horniduran zailtasunak sortzen badira edo stockean gauzarik geratzen ez bada, produktua noiz izango den eskuragarri jakinaraziko dizugu, eta, nahi izanez gero, ordaindu duzun edozein kopuru itzultzeko eskatu ahal izango dizugu.

8. ESKAERA BAT IZAPIDETZEARI UKO EGITEA
Web orri honetatik edozein produktu, material edo eduki edozein unetan kentzeko edo aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Nahiz eta ahal dugun guztia egingo dugun eskaera guztiak izapidetzeko, salbuespenezko zirkunstantziak gerta daitezke, eskaeraren berrespena bidali ondoren eskaeraren baten izapidetzea ukatzera behartzen gaituztenak. Hori dela eta, edozein unetan egiteko eskubidea izango dugu, gure diskrezio hutsez.

Ez dugu zure edo hirugarrenen aurrean erantzukizunik izango web-orri honetatik edozein produktu kentzeagatik, produktu hori saldu den ala ez alde batera utzita, web-orriko edozein material edo eduki kentzeagatik edo eskaera bat izapidetzeari uko egiteagatik eskaeraren berrespena bidali ondoren.

9. EMATEA
Aurreko 7. klausulan produktuen erabilgarritasunari buruz ezarritakoa alde batera utzi gabe, eta aparteko zirkunstantziarik gertatzen ez bada, bidalketa-berrespen bakoitzean zerrendatutako produktuak biltzen dituen eskaera bidaltzen saiatuko gara bidalketa-berrespenean agertzen den entrega-data baino lehen edo, entrega-datarik zehazten ez bada, gehienez 15 eguneko epean, bidalketa-berrespenaren datatik zenbatzen hasita.

Hala ere, atzerapenak gerta daitezke honako arrazoi hauengatik:

Produktuak pertsonalizatzea;
Ezusteko inguruabarrak; edo
Entregatzeko gunea;

Arrazoiren batengatik ezin badugu entrega-data bete, horren berri emango dizugu, eta erosketarekin aurrera jarraitzeko aukera emango dizugu, entrega-data berria ezarriz, edo, bestela, eskaera ezeztatzeko, ordaindutako prezio osoa itzulita. Nolanahi ere, kontuan izan larunbatetan eta igandeetan ez dugula entregarik egiten.

Baldintza hauen ondorioetarako, ulertuko da entrega egin dela edo eskaera hitzartutako entrega-helbidean jaso dela sinatzeko unean.

10. ENTREGATZEKO EZINTASUNA
Bi saialdi egin ondoren ezinezkoa izango balitz zure eskaera entregatzea, ohar bat utziko dizugu zure eskaera non dagoen eta nola jaso behar duzun adieraziz. Hitzartutako orduan eskaera entregatzeko lekuan ez bazaude, garraio-enpresarekin harremanetan jartzeko eskatzen dizugu, beste egun batean entregatzea adosteko.

Zure eskaera entregatzeko prest dagoenetik 15 egun igaro ondoren, eskaera ez bada eman guri egotz ezin dakigukeen arrazoiren batengatik, ulertuko dugu kontratuan atzera egin nahi duzula, eta ebatzitzat joko dugu. Kontratua suntsiaraztearen ondorioz, ahalik eta lasterren itzuliko dizugu produktu horiengatik ordaindutako prezioa, eta, nolanahi ere, gehienez ere 30 eguneko epean, kontratua suntsiarazitzat jotzen dugun egunetik zenbatzen hasita. Kasu horietan, baimena izango dugu bidalketaren eta kontratua suntsiaraztearen ondoriozko garraio-kostuak zuri kobratzeko .

11. PRODUKTUEN ARRISKUAREN ETA JABETZAREN TRANSMISIOA
Produktuen arriskuak entregatzen diren unetik aurrera zure kargura izango dira.

Zuk erosiko duzu produktuen jabetza, horiei dagozkien zenbateko guztien ordainketa osoa jasotzen dugunean, bidalketa-gastuak barne, edo entregatzeko unean (aurreko 9. klausulan jasotako definizioaren arabera), baldin eta ordainketa geroago egiten bada.

12. ORDAINKETA
Produktu bakoitzaren prezioa gure web orrian unean-unean ezarritakoa izango da, akats nabarmenen kasuan izan ezik. Orrialdean agertzen diren prezio guztiak zuzenak direla ziurtatzen saiatzen garen arren, erroreak gerta daitezke.

Agindu dituzun produktuetako baten prezioan akatsen bat aurkituko bagenu, ahalik eta lasterren jakinaraziko dizugu eta zure eskaera prezio egokian berresteko edo baliogabetzeko aukera emango dizugu. Zurekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu, eskaera ezeztatutzat joko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak itzuliko zaizkizu.

Ez dizugu produkturen bat okerreko prezio merkeenean eman beharko (bidalketaren baieztapena bidali badizugu ere), prezioaren akatsa agerikoa eta zalantzarik gabekoa bada eta zuk arrazoizko eran prezio okertzat aitortu ahal izan bazenu.

Web orri honen prezioek BEZa barne hartzen dute, baina bidalketa-gastuak kanpo uzten dituzte, eta zenbateko osoari gehituko zaizkio, eskaera izapidetzeko orrian bertan azaltzen den moduan.

Prezioak edozein unetan alda daitezke, baina (aurretik ezarritakoan izan ezik) aldaketa posibleek ez dute eraginik izango bidalketa-baieztapena bidali dizugun eskaeretan.

Erosketak egin ondoren, erosi nahi dituzun produktu guztiak saskira gehituko zaizkizu, eta hurrengo urratsa eskaera izapidetzea eta ordainketa egitea izango da.

13. BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA
Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera, salgaiak Espainiako BEZaren aplikazio-lurraldean entregatzen direla ulertuko da, baldin eta entrega-helbidea Espainiako lurraldean badago, Kanarietan, Ceutan eta Melillan izan ezik. Aplikatu beharreko BEZ tasa unean-unean indarrean dagoena izango da, kasuan kasuko artikulu zehatzaren arabera.

14. ALDAKETEN/ITZULKETEN POLITIKA
– Erosketan atzera egiteko legezko eskubidea
Aplikatzekoa den araudiaren arabera, kontsumitzaile gisa kontratatzen ari bazara, kontratuan atzera egin ahal izango duzu edozein unetan, eskaera entregatu eta 7 egun balioduneko epean (salbu eta kontratuaren xedea 14.3 klausulan atzera egiteko eskubidea baztertzen den produktuetako edozein denean).

Kasu horretan, produktu horiengatik ordaindutako prezioa itzuliko zaio. Zure gain hartuko dituzu produktua itzultzeko zuzeneko kostuak, itzulketa 14.3 klausulan aipatutako doako edozein metodoren bidez egiten ez baduzu.
Zuzenbidean onartutako edozein modutan egiaztatu ahal izango duzu atzera egiteko eskubidea, eta, nolanahi ere, eskubide hori baliozko eran egikaritu dela ulertuko da, posta elektroniko bidez gurekin komunikatuz edo produktuak itzuliz, aldez aurretik RCTSSri mezu elektroniko bidez horren berri eman bazaio.

Xedapen horrek ez die eragiten indarrean dagoen legeriak kontsumitzaileari aitortutako beste eskubide batzuei.

– Atzera egiteko kontratu-eskubidea.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileei legez aitortutako eta aurreko 14.1 klausulan aipatutako atzera egiteko eskubideaz gain, 15 eguneko epea ematen dizugu, salgaiak jasotzen diren egunetik zenbatzen hasita, produktuak itzultzeko (hurrengo 14.3 klausulan aipatutakoak izan ezik, horiei dagokienez atzera egiteko eskubidea baztertzen baita).

Kasu horretan, produktu horiengatik ordaindutako prezioa itzuliko zaio. Produktua itzultzeko zuzeneko kostuez arduratuko zara.

– Xedapen komunak

Ez duzu eskubiderik izango produktu hauetakoren bat hornitzeko kontratuan atzera egiteko:
– Artikulu pertsonalizatuak
– Galtzerdiak eta barruko arropa
– Ileko gaiak

Kontratuan atzera egiteko eskubidea zuk jasotako baldintza berberetan itzultzen diren produktuei soilik aplikatuko zaie. Mesedez, itzuli artikulua jatorrizko bilgarria erabiliz. Produktuen jarraibide, dokumentu eta bilgarri guztiak ere jaso beharko ditugu. Ez da inolako itzulketarik egingo produktua irekitze hutsetik haratago erabili bada edo kalteren bat izan badu; beraz, kontuz ibili behar da produktuekin produktua eduki bitartean.

Artikulua aztertu ondoren, ordaindutako kopuruak itzultzeko eskubidea duzun jakinaraziko dizugu. Zenbateko horiek lehenbailehen itzuliko dira, eta, nolanahi ere, atzera egiteko asmoa jakinarazi zenigunetik 30 eguneko epean. Itzulketa erosketa ordaintzeko erabili zenuen ordainketa-bide berean egingo da beti.

Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke gure harremanetarako formularioaren bidez.

Produktu akastunak itzultzea

Produktua entregatzeko unean kontratuan ezarritakora egokitzen ez dela uste baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko duzu berehala, gure harremanetarako formularioaren bidez, produktuaren datuak eta jasaten duen kaltearen datuak emanez.

Itzulitako produktua arretaz aztertuko dugu, eta e-mail bidez jakinaraziko dizugu, arrazoizko epe baten barruan, produktua itzuli edo ordeztu behar den (hala badagokio). Artikulua lehenbailehen itzuli edo ordeztuko da, eta, nolanahi ere, mezu elektroniko bat bidaltzen dizugun egunaren ondorengo 30 egunen barruan, bat ez datorren artikulua itzuli edo ordeztu behar dela baieztatzeko.

Tara edo akats baten ondorioz itzultzen diren produktuengatik ordaindutako kopuruak, benetan halakorik dagoenean, oso-osorik itzuliko zaizkio, artikulua entregatzeko egindako entrega-gastuak barne. Erosketa ordaintzeko erabili zen ordainketa-bide berean itzuliko da.

Indarrean dagoen legeriak aitortutako eskubideak salbu geratzen dira.

15. BIRUSAK, PIRATERIA ETA BESTE ERASO INFORMATIKO BATZUK
Ez duzu web orri hau behar ez bezala erabili behar, birusak, troiarrak, harrak, bonba logikoak edo teknologikoki kaltegarria edo kaltegarria den beste edozein programa edo material nahita sartuz. Ez zara baimenik gabe sartzen saiatuko webgune honetara, orrialde hori kokatuta dagoen zerbitzarira edo gure webgunearekin lotutako edozein zerbitzari, ordenagailu edo datu-basetara. Web orri honi ez erasotzeko konpromisoa hartzen duzu zerbitzua ukatzeko eraso baten bidez edo banatutako zerbitzua ukatzeko eraso baten bidez.

Klausula hori ez betetzeak aplikatzekoa den araudian tipifikatutako arau-hausteak egitea ekar lezake. Araudi hori ez betetzearen berri emango diegu agintari eskudunei, eta haiekin lankidetzan arituko gara erasotzailearen nortasuna ezagutzeko. Era berean, klausula hau betetzen ez bada, web orri hau erabiltzeko baimena izateari utziko dio berehala.

Ez gara erantzule izango zerbitzurik, birusik edo teknologikoki kaltegarria edo kaltegarria den beste edozein programa edo materialik ukatzearen ondoriozko edozein kalteren edo galeraren aurrean, baldin eta zure ordenagailuan, informatika-ekipoan, datuetan edo materialetan eragina izan badezake web orri hau erabiltzearen ondorioz edo webguneko edukiak deskargatzearen ondorioz, edo eduki horiek berbideratzearen ondorioz.

16. ESTEKAK GURE WEB ORRITIK
Gure web-orriak beste webgune batzuetarako eta hirugarrenen materialetarako estekak baditu, esteka horiek informaziorako baino ez dira emango, eta guk ez dugu inolako kontrolik webgune edo material horien edukiaren gainean. Beraz, ez dugu inolako erantzukizunik onartzen erabileratik eratorritako edozein kalte edo galerengatik.

17. IDATZIZKO KOMUNIKAZIOAK
Aplikatzekoa den araudiak eskatzen du bidaltzen dizugun informazioaren edo komunikazioen zati bat idatziz egitea. Web orri hau erabiliz, gurekin komunikazio horietako gehienak elektronikoak izatea onartzen duzu. Zurekin kontaktuan jarriko gara posta elektronikoz edo informazioa emango dizugu web orri honetan oharrak jarriz. Kontratu-ondorioetarako, baimena ematen duzu komunikazio-bide elektroniko hori erabiltzeko, eta aitortzen duzu modu elektronikoan bidaltzen dizugun kontratu, jakinarazpen, informazio eta gainerako komunikazio orok betetzen dituela idatziz jasotzeko legezko baldintzak. Baldintza horrek ez die eragingo legez aitortutako eskubideei.

18. JAKINARAZPENAK
Bidaltzen dizkiguzun jakinarazpenak, ahal dela, gure harremanetarako formularioaren bidez bidali beharko dira. Posta elektronikora edo zuk emandako posta-helbidera bidali ahal izango dizkizugu komunikazioak eskaera bat egiterakoan.
Jakinarazpenak gure web orrian zintzilikatzen diren unean bertan jaso direla eta behar bezala egin direla ulertuko da, mezu elektroniko bat bidali eta 24 ordura, edo edozein gutun frankeatu eta hiru egunera. Jakinarazpena egin dela frogatzeko, nahikoa izango da frogatzea, gutun baten kasuan, helbide zuzena zuela, behar bezala zigilatuta zegoela eta behar bezala entregatu zela postetxean edo postontzi batean, eta, posta elektroniko baten kasuan, gutun hori hartzaileak zehaztutako helbide elektronikora bidali zela.

19. GURE KONTROLETIK KANPOKO GERTAERAK
Ez gara erantzule izango kontratu baten babespean gure gain hartzen dugun betebeharren bat ez betetzeagatik edo atzeratzeagatik, baldin eta horren arrazoia gure arrazoizko kontroletik kanpo dauden gertaerek eragiten badute.

Ezinbesteko arrazoiek barne hartuko dute gure arrazoizko kontroletik kanpo dagoen edozein ekintza, gertaera, egikaritze-falta, ez-egite edo istripu, eta, besteak beste, honako hauek:

Grebak, ugazaben itxierak edo bestelako errebindikazio-neurriak.

Konmozio zibila, errebolta, inbasioa, eraso terrorista edo mehatxu terrorista, gerra (deklaratua ala ez) edo gerrarako mehatxua edo prestaketa.

Sutea, leherketa, ekaitza, uholdea, lurrikara, hondoratzea, izurritea edo beste edozein hondamendi natural.

Trenak, itsasontziak, hegazkinak, motor-garraioak edo beste garraiobide publiko edo pribatu batzuk erabiltzeko ezintasuna.

Telekomunikazio-sistema publiko edo pribatuak erabiltzeko ezintasuna.

Edozein gobernu edo agintaritza publikoren egintzak, dekretuak, legeria, araudia edo murrizketak.

Greba, itsas edo ibai-garraioko akatsak edo istripuak, posta-garraioa edo beste edozein garraio-mota.

Kontratuetatik eratorritako gure betebeharrak eten egingo dira halabeharrezko kausak irauten duen bitartean, eta betebehar horiek betetzeko epea luzatu egingo da halabeharrezko kausak irauten duen aldi berean. Zentzuzko baliabide guztiak jarriko ditugu halabeharrezko kausaren amaiera lortzeko edo, halabeharrezko kausak gorabehera, kontratuaren arabera gure betebeharrak betetzea ahalbidetuko digun konponbideren bat aurkitzeko.

20. BALDINTZA HAUEK ALDATZEKO DUGUN ESKUBIDEA
Baldintza hauek edozein unetan berrikusi eta aldatzeko eskubidea dugu.

Web orri hau erabiltzen duzunean edo eskaera bakoitza egiten duzunean indarrean dauden politika eta baldintzen mende egongo zara, salbu eta, legez edo gobernu-erakundeen erabakiz, atzeraeraginezko aldaketak egin behar baditugu politika, baldintza edo pribatutasun-politika horietan; kasu horretan, izan daitezkeen aldaketek zuk aurretik egindako eskaerei ere eragingo diete.

21. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Gure web orriaren erabilera eta web orri horren bidez produktuak erosteko kontratuak Espainiako legediaren arabera arautuko dira.

Webgunearen erabilerarekin edo kontratu horiekin zerikusia duen edozein eztabaida Espainiako epaitegi eta auzitegien jurisdikzio ez-esklusiboaren mende jarriko da.

Kontsumitzaile gisa kontratatzen ari bazara, klausula honetan ezerk ez du eraginik izango indarrean dagoen legeriak aitortzen dizkizun eskubideetan.

22. IRUZKINAK ETA IRADOKIZUNAK
Zure iruzkinak eta iradokizunak ondo hartuko dira. Mesedez, bidali iruzkin eta iradokizun horiek gure harremanetarako formularioaren bidez.

Gainera, erreklamazio-orri ofizialak ditugu kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura. Gure harremanetarako formularioaren bidez eska ditzakezu.