In Uncategorized @eu

Stand ¡Guau! Paddle

 

Maiatzak 27, larunbata – 12:00etatik 13: 30era
Erreserba online
11,50 € bazkidea
16,00 € ez bazkidea

 

Kontxako badiaz gozatzeko jarduera zirraragarri batera gonbidatzen zaituztegu, zuen lagunik onenarekin batera. Hondartzen denboraldia hasi baino lehen, gure kostaldea beste modu batean esploratzeko aukera paregabea eskaini nahi dizuegu, stand up paddle edo kayakeko irteera baten bidez (zuek aukeratzen duzue erreserbatzeko orduan), zuen txakurrarekin batera.

Jarduera maiatzaren 27an izango da, 12:00etatik 13:30era. Erreserba online egiten da honako esteke honetan,  https://rctss.com/actividades-del-mar/ Elkarteko bazkide guztientzat dago zabalik.

Gainera, Santa Klara uhartean geldialdi bat egingo dugu, zuentzat eta zuen animalientzat piknik txiki batez gozatzeko (piknika ez dago erreserban sartuta).

Kontxako badia Donostiako lekurik enblematikoenetako bat da, eta esperientzi honek, gure kostaldeko sekretuak modu paregabe eta ahaztezinean ezagutzeko aukera emango dizue. Gainera, paisaiaren edertasunaz gozatu ahal izango duzue zuen animaliekin batera.

Mesedez, ez ahaztu jarduera hau Donostiako Tenis Elkarte Errealeko bazkideentzat eta haien animalientzat bakarrik dela, eta erreserba nahitaezkoa da gure webgunearen bidez egitea. Lagunak gonbidatu ditzakezue, baina haiek ere animaliekin batera etorri baharko dute.

Datorren 27an Kontxako badian ikustea espero dugu, zuen animaliekin abentura zirraragarri bat izateko!

 

Erreserba online