In Uncategorized @eu

Ciberbirthday Itsaso aurrean!

Pantaila handia + Full HD proiektorea + zure streaming edukia + lagunak: zinema maratoia, serieak edo abeslari gogokoenen musika, streaming edukia (YouTube, Play Station…), Karaoke…

Donostiako Tenis Elkarte Errealak zure urtebetetzeetarako gune bikaina eskaintzen dizu, pribatua eta esklusiboa. Gure urtebetetze paketearekin, zure lagunentzako eta zuretzako gune bat edukiko duzu 4 orduz, edozein denbora-pasaz hornitua: zure filme edo serieak proiektatu pantaila erraldoian, bideojoku maratoi bat antolatu, edo karaoke sesio batez gozatu!

Zer dakar paketeak:

  • HD proiektorea eta zinema pantaila.
  • Manta eta kuxinak zinema giro eroso baterako.
  • Zure janari eta edaria ipintzeko mahaiak.
  • Gonbidatu guztien konforterako klimatizazioa.
  • Bozgailua eta mikrofonoa karaokearentzat (behar izanez gero).
  • Bainu pribatua.

Informazio gehigarria:

  • Oharra: Ez da multimedia gailua barne hartzen (PC, eramangarria, tablet edo mugikorra, edo Play Station edo antzekoa); erreprodukzio guztia antolatzaileak kudeatua izan behar du.
  • Begirale betekizuna: 13 urte arte, momentu guztian heldu baten gainbegiratzea egon behar du. 14 urtetik aurrera, ez da uneoroko gaibegiratzea egon beharrik, baina antolatzaileak aretoaren erabileraren eta jasan ditzakeen kalteak ekiditeko erantzunkizuna sinatu beharko du.

Esperientzia aparta bizi zure lagunekin gune paregabe batean.

Prezioa 4 ordu: 250€

Eta gogoratu, Kirol aktibitateak ere eskaintzen ditugula zure urtebetetzea ospatzeko. Informazio guztia ondorengo link-an uzten dizuegu.