
Atsegin handiz jakinarazten dizuegu dagoeneko eskuragarri dagoela UDA 2025 kanpainari buruzko informazio guztia, haur eta helduentzako kirol-jardueren eskaintza zabalarekin.
Gainera, gogorarazi nahi dizuegu datorren astelehenean, apirilaren 7an, goizeko 10:00etatik aurrera, haur bazkideek, bazkideen anai-arrebek eta bazkideen seme-alabek Multikirol jardueran izena emateko epea irekiko dela (goizez edo arratsaldez).
Lehentasunezko izen-ematea apirilaren 30era arte.
Izen-emateak telefono zenbaki hauetara deituz egin daitezke:
943.215.161
943.313.174
Informazio gehiago eskuragarri dago webgunean edo Klubeko harreretan.
Zuen zain gaude kirolez betetako udaz elkarrekin gozatzeko! itsaso ondoan!
Adeitasunez,