Ongi etorri Uda! Donostiako Tenis Elkarte Errealean ireki dugu itsas denboraldia.
Donostiako Tenis Elkarte Errealeak, aurten ere, itsasoko planik dibertigarrienetaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu. Gainera, aurten ere Urumea ibaiaz gozatzeko aukera emango dizugu Ibai Eskolaren bitartez. Ezagutu eskaintza guztia gure webgunean eta gozatu uda topera.
Itsas erreserba
Paddle surf taula, herensuge taula, kayak gardena, kayak klasikoa edo Big Sup aldez aurretik erreserbatzera animatzen zaitugu, zure plaza ziurtatzeko eta online deskontuaz baliatzeko. Erreserbak aurrez aurre ere egin daitezke, ordutegi hauetan:
Ekainaren 1etik irailaren 30era 11:00etatik 20:30era irekiko dugu
Asteburuetan eta jaiegunetan (2024/06/22 – 2024/09/08) 10:00etatik 20:30era irekiko dugu
Gainera, Itsas Eskolak itsasoaz modu esklusiboan eta seguruan gozatzeko produktu espezifikoak eskaintzen dizkizu:
Taste SUP: Egunero 15:30etik 17:00etara
Donostiako badia eta Tximistarri tourra kayakean: Egunero 14:00etatik 16:00etara
Donostiako badiako bira paddle surfean: Egunero 14:00etatik 16:00etara
Ibilaldia kayakez Monpasera: Larunbatero 10etatik 13etara
Kayak eta paddle surfaren alokairua egunsentian edo ilunabarrean: egunero
Urumea ibaia – Mundaiz ontziralekua erreserba
Ibaiaren aukerak biderkatu egiten dira: Donostia plano ezezagun batetik ezagutzera animatzen zaitugu, alokairu librearekin edo gidatutako tourrekin. Kayak, paddle surf edo big sup.
Erreserba online baino ez da.
Alokairu libreko ordutegia:
Ekainak 15 eta 16, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara
Eta ekainaren 22tik irailaren 8ra, astelehenetik asteazkenera 16:30etik 20:00etara eta ostegunetik igandera 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Tour gidatua, Urumeako Pasabidea: ostiralero 16:00etatik 19:00etara
Beste zerbitzuak: RIVER SUP
Ibai eskolak inguruko ibaiak ezagutzeko eta haien jaitsieraren abenturan murgiltzeko aukera ematen dizu. Data batzuk eskaintzen dizkizugu River Sup-ean murgiltzeko.
River SUP Aragoi ibaia: ekainaren 29an, uztailaren 20an eta abuztuaren 17an
River SUP Bidasoa ibaia: Ostiralero 16:00-20: 00