BATZAR NAGUSIA: 2023ko KONTUAK ONARTU DIRA
Joan den ekainaren 11n, Elkarteko Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusia egin zen Elkarteko jatetxean.
Bilera hasteko, 2023ko ekitaldiko egoera ekonomiko-finantzarioaren memoria azaldu zen. Elkarteko gerenteak bazkideei azaldu zienez, iazko kontuek 98.040 euroko emaitza positiboa izan zuten eta kaudimen, zorpetze eta maniobra-funtsaren mailak hobetu ziren.
Ondoren, iazko kontuetako sarreren eta gastuen partiden alderdi nagusiak zehaztu ziren. Diru-sarreren arloan, bazkide berrien alten ondorioz lortutakoak nabarmentzen dira, baita Elkarteko kirol eta gizarte jardueraren gehikuntzaren ondorioz sortutakoak ere. Gastuei dagokienez, partida horiek % 8 murriztu dira joan den urtearekin alderatuta, eta horrek agerian uzten du egindako kostuen kontrol zorrotza.
Geroago, Gayca Auditores SLk 2023ko abenduaren 31n amaitutako ekitaldiari dagozkion Elkartearen urteko kontuei buruz egindako auditoretza-txostena azaldu zen. Kontuak 74 botorekin, kontrako 43 botorekin, 3 abstentziorekin eta boto baliogabe batekin onartu ziren. 121 boto guztira.
Gai-zerrendako bigarren puntu gisa, gerenteak gai hauek kudeatzeko sortutako lau lan-batzordeen laburpen-txostenak jakinarazi zituen: estatutuak berritzea, Kostaldeei buruzko Legea, mugimendu irregularrak eta kirol eta gizarte programa.
Jarraian, gai-zerrendako hirugarren puntua azaldu zen, Zuzendaritza Batzordea izendatzeko hauteskunde-prozesua irekitzeari buruzkoa. Aldeko 95 botorekin, kontrako 18 botorekin, baliogabeko 3 botorekin eta 6 abstentziorekin onartu zen hauteskunde-egutegia. Guztira 122 boto. 1. puntuarekiko aldea, bertaratutako pertsona batek 3. puntua bakarrik bozkatu baitzuen.
Gai-zerrendako azken puntuan, bazkideek beren intereseko hainbat gai aipatu zituzten, galde-eskeetan.
Batzarraren akta ELkarteko bulegoetan kontsulta daiteke