In Uncategorized @eu

2025ko ekainaren 10an, Donostiako Tenis Elkarte Errealeko Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak Bazkideen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia luzatu du, bertan, bazkideek honako gai hauek aztertu eta, hala badagokie, onar ditzaten. Batzarra Donostiako Tenis Elkarte Errealeko jatetxean egingo da (Eduardo Chillida pasealekua, 9, Donostia), 2025ko ekainaren 30an, 19:30etan, lehen deialdian, eta, hala badagokio, 2025ko ekainaren 30an, 20:00etan, bigarren deialdian.

OHIKO BATZAR OROKORRAREN GAI ZERRENDA

Lehenengoa.- 2024ko abenduaren 31n amaitutako ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta kudeaketa soziala aztertzea eta onartzea, hala badagokio.

Bigarrena.- Galde-eskeak

BAZKIDEENTZAKO ZERBITZUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Deialdiaren iragarkia: Erakundearen Estatutu Sozialetako 21. artikuluaren arabera, Bazkideen Batzar Orokorraren deialdi hau erakundearen web-orrian eta/edo iragarki-taulan argitaratuko da, batzarra egiteko ezarritako eguna baino gutxienez hamabost egun lehenago.

Bazkideen bertaratzea: Bazkide guztiek, batzarrera joan ahal izango dute, baldin eta adinez nagusiak badira eta ordainketak egunean badituzte, gutxienez batzarra egin baino bost egun lehenago. Dokumentazio eskuragarria: edozein bazkidek eskuratu ahal izango ditu, berehala eta doan, Elkarteak onartu beharreko dokumentuak, bai eta kontu auditorearen txostena ere.

BERTARATZEKO ESKUBIDEA: 16 urtetik gorako bazkideak.

BOTO ESKUBIDEA: Ordainketak egunean dituzten 18 urtetik gorako bazkideak eta Urtebeteko antzinatasuna dutenak

LEKUA: Donostiako Tenis Elkarte Errealeko jatetxean.

Edukiera muga dela eta, bertaratzea baieztatzea eskatzen da.

Donostia, 2025ko ekainaren 13an

0