In Uncategorized @eu

2025 nobedadez beteta dator Donostiako Tenis Elkarte Errealean! Areto Balioanitza 1 egokitu dugu martxoaren 3tik aurrera Body Pump eta Body Balanceko klase birtual berriak eskaintzeko. Jarduera birtualen ordutegi berriak jardueren ordutegi orokorrean eta app-en aurkituko dituzue.

Nortzuk joan daitezke?
Jarduera gidatuak egiteko eskubidea duten bazkide guztiek klase berri hauek egin ahal izango dituzte, kostu gehiagorik gabe. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik erreserba egitea Technogym-en app-aren bidez. Zuen konfiantzari esker, gure kirol-eskaintza zabaltzen jarraitzen dugu, sasoian mantentzen lagunduko dizuten aukera gehiago eskaintzeko.

 

P.º Eduardo Chillida 9
20008 Donostia - San Sebastián
rctss@rctss.com reservas 943.215.981 La Piscina 943.313.174
0