In Uncategorized @eu

‘Goizeko Tenisaren’ harrera arrakastatsua ikusita, berriz ekingo diogu goizeko “tenis senior” ikastaro horri.  Bazkidea bazara, erretiratuta edo lanetik libre bazaude, asteko tenis ikastaro bat egiteko aukera eskaintzen dizugu, goizeko 9:00etan, azaroaren 22tik otsailaren 28ra.

1. Aukeratu gehien komeni zaizun asteko eguna (beti berdina izan beharko da): ASTEARTEA edo OSTEGUNA.
2. Zatoz zure tenis klasera eta gozatu.

Izena eman ondoren, ezin bazara eskolara etorri (egun jakin batean edo modu jarraituan), jakinaraz iezaguzu, agian beste norbaitek aprobetxa lezake eta.

Bi talde egongo dira eguneko eta taldeak 6 lagunekoak dira. Ikastaroak ez du kostu gehigarririk. Altan eta egunean dauden Donostiako Tenis Klubeko bazkideentzat bakarrik balio du.

GABONETAKO OPORRETAN EZ DA ESKOLARIK EGONGO.  ABENDUAREN 15EAN AZKEN KLASEA OPORRAK BAINO LEHEN. OPORRETAKO ITZULERA URTARRILAREN 10EAN.

Gustatuko zaizuela espero dugu!

Izena ematea 943215981 – 943313174 telefonoetan edo klubeko harreran.