Batu zaitez Katxalin BCS Dragon Boat taldera!
Katxalin Logoa
Katxalinen eta Donostiako Tenis Elkarte Errealaren proiektua

Katxalin BCS taldea errealitate bat da dagoeneko!

Poz handiz iragartzen dugu Donostiako lehen Dragon Boat talde ofizialak, BCS (Breast Cancer Survivors) kategoriakoak, amarratzeak askatu dituela jada.
Ontzia uretan da eta gurekin arraun egitea nahi dugu. Batu zaitez osasun, talde eta gainditze abentura honetara.
Katxalin Dragon Boat Entrenamendua
Eman urratsa

Batu gure taldera

Dragon Boat-a arraun egitea baino askoz gehiago da; partekatzea, indartzea eta elkarrekin aurrera egitea da. Hauek dira gure ontziaren gakoak:
Onurak
Osasun osoa
Oneratzerako gomendatutako jarduera.
Espiritua
Batasuna
Ontzian, guztiok batera egiten dugu arraun.
Parte-hartzea
Batu taldera
Zatoz gure tripulaziora.

Horrela bizi da Dragon Boat-a

Dragon Boat Donostia Jarduera
Dragon Boat BCS Entrenamendua

Entrenamenduen informazio praktikoa

Katxalin elkarteko kidea, Klubeko bazkidea edo bi erakundeen laguna bazara, hartu xehetasunen oharra hasteko:
Noiz eta non
Asteazkenetan 16:30etik 17:30era Urumea ibaian.
Irteera Mundaiz Ikastetxeko ontziralekutik.
Kostua
Jarduera guztiz dohainik da.
Proiektu solidario honen bultzadari eta babesari esker.
Batu taldera
Izan zaitez gure familia handiaren parte.
Galdeguzu nola parte hartu eta batu osasun eta kirol abentura honetara.
Gure helburua
Talde indartsu eta batua sortzea.
BCS kategoria ofizialaren barruan finkatzea, elkarrekin geldiezinak garela erakutsiz.

Eman urratsa eta jar zaitez gurekin harremanetan!

Idatziguzu zuzenean taldera batzeko edo daukazun edozein zalantza argitzeko. Pozik gidatuko zaitugu prozesuan.
Mila esker! Ibaian elkar ikusiko dugu!
Taldera batu
0