In Uncategorized @eu

Elkarteak online entrenamendu zerbitzua eskaintzen du Les Mills plataformaren bitartez. Zerbitzu honen bidez, 10 kirol-jardueraren bideoak ikusi ahal izango dituzu Les Mills On Demand webgunearen bidez. Modu honetara, etxean edo oporretan kirola egin ahal izango duzu, ondoen datorkizun ordutegian.

Jardueren bideoak kalitate handikoak dira eta saio oso baten iraupena dute: 15 eta 60 minutu bitartean, jardueraren arabera.

10 jarduera honako hauek dira: Body Pump, Body combat, Les Mills Core (Core), Les Mills Grit (tonifikazioa), The Trip (ziklo indoorra), RPM, Body Balance (yogan oinarritua), Les Mills sh ‘Bam (dantza), Body Attack eta Les Mills Sprint (Interval training).Bideo horiek ikusteko, bazkideek alta eman behar dute zerbitzuan. Ondoren, Les Mills on Demand webgunearen bidez sartu ahal izango dira, eta mugikorrean, tabletan edo telebistan ikusi ahal izango dituzte.

Zerbitzu honen hileko prezioa 5,99 eurokoa da eta baja edozein momentuan eman dezakezu. Alta emateko edo informazio gehiago eskatzeko, helbide honetara idatz dezakezu: correo@rctss.com.”