In

Donostiako Tenis Elkarte Errealak teniseko eskolako ikasleen 2023 – 2024 (I) tenis eskola txapelketa antolatzen du. Azaroaren 25ean eta abenduaren 2an, Elkarteko pistetan aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, infantilak, kadete eta junior aurreko kategorietara zuzendutako lehiaketa izango da. Kategoria guztietan kontsolidazio taula dago; beraz, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 2 partida jokatuko ditu.

  • Honen helburua ikasleak lehiaketan hastea da. “Lehiaketa osasuntsu eta hezitzailean” sakonduko dugu lehiaketa honetan. Ikasleak laguntzailez babestuta egongo diren lehiaketa batean, tanteoa eramango dute, araudi zuzenketak egingo dituzte, emaitzak idatziko dituzte eta une oro txapelketan parte hartzea ahalik eta atseginena izan dadin animatuko dute.

 

Azaroaren 25ean: Aurrebenjaminak, infantilak, kadeteak eta juniorrentzako proba. Laguntzaileak izango ditugu araudiari buruzko tanteoekin eta zalantzekin laguntzeko. Aurrejaminek bola laranjarekin eta pista murriztuan jokatzen dute, 12 puntura urrezko bolarekin (12ra iristen den lehenak irabazten du). Junior, infantilak eta kadeteak, 6 jokoko seta urrezko bolarekin (6ra iristen den lehenak irabazten du), kontsolazioa 4 jokoko, finala izan ezik, 6koa izango baita.

  • Abenduaren 2a: benjaminen eta kimuen probak. Txikienentzako pistak, bolak eta arauak egokituta egongo dira: pista txikiagoak, puntu berde edo laranjako bolak eta tanteo sinplifikatuak. Benjaminek, 12 puntura urrezko bolarekin (12ra iristen den lehenak irabazi du). Kimuak, 4 jokotara urrezko bolarekin (4re iristen den lehenak irabazten du).

Prezioa eta izen-ematea: 7 €/ formularioa eta online ordainketa.
Izena emateko datak: azaroaren 13tik 20ra, 00:00ak arte.
Lehiaketa ordutegia: 14:00etatik aurrera.
Sariak: maila bakoitzekotxapendun eta txapeldunordearentzako garaikurra proba nagusian eta kontsolazioa.
Partiden ordutegia torneoaren aurreko ostiralean (azaroak 24 eta abenduak 1) bidaliko da. Euria eginez gero, txapelketaren data aldatu eta posta elektronikoz jakinaraziko da.
Oharra
• Azaroaren 25a, junior kategoriak < 2005-2006), kadetea (2007-2008), infantila (2009-2010), aurrejamina (2015 eta ondorengoak)
• Abenduaren 2a, kimuak (2011-2012), benjamin (2013-2014) kategoriak