In Uncategorized @eu

Gabonetako agendaren berri emateko idazten dizuegu. Mesedez, kontuan hartu puntu hauek:

1. Itxiera aurreratua abenduaren 24an eta 31n:
Jakinarazi nahi dizuegu Elkartea 15:00etan itxiko dela, bai abenduaren 24an, bai 31n. Eskerrik asko zuen ulermenagatik.

2. Elkartea abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxiko da:
Jaiak direla eta, Elkartea itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

3. Jarduera bereziak abenduaren 23an eta 30ean:
Gabonak ospatzeko, ekintza bereziak prestatu ditugu abenduaren 23an eta 30ean. Oharra: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era, baliteke aldaketak egotea jardueren ordutegian. Adi egon Mywellness aplikazioari, hor zehaztuko baitira aldaketa horiek.

4. Udalekuen/Kirol Jardueren hasiera abenduaren 26an:

Abenduaren 26tik aurrera, Gabonetako gure udaleku eta kirol jarduerak hasiko dira. Aukera bikaina da aktibo mantentzeko eta egun hauetaz modu osasuntsu eta dibertigarrian gozatzeko. Oraindik zure plaza ez baduzu, programa esteka honetan kontsulta dezakezu edo 943.215.981 telefonora deitu.

Eskerrik asko zure arretagatik eta laguntzagatik. Pozik gaude aurten ere jaiak zuekin konpartitzeaz.

Jai zoriontsuak eta urte berri oparoa opa dizkizuegu!

Eskerrik asko.