In Uncategorized @eu

Dantza gustatzen zaigu! Jazz Dance saioei ekin diegu berriro eta erritmoaren, kirolaren eta dibertimenduaren aldeko apustua bikoiztu dugu!

Hemendik aurrera, Donostiako Tenis Elkarte Errealeko Igerilekuko 3. Erabilera Anitzeko Aretoan Jazz Dance saioak izango dituzu, asteazkenero 20:00etan.

Gogoratu jarduera honetarako izen-ematea modu errazean egiten dela MyWellness aplikazioaren bidez aurreko egunean, 10:00etatik aurrera, eta jarduera-kuota barne duten bazkideentzat bakarrik dela.