In Uncategorized @eu

 

Uda iristear dago, eta horrekin batera, Donostiako Tenis Elkarte Errealean aire zabaleko kirolaz gozatzeko aukerak. Ideia batzuk emango dizkizuegu:

  1. Ekainaren 1ean, larunbata, Itsas Eskolaren udako denboraldia irekiko dugu, itsasoko materiala alokatzeko aukera eskainiz, hala nola, kayaka tradizionalak edo kayaka garden berriak, paddle surf taulak, “dragon” taula berria edo Big Sup-ak. Gainera, klase partikularrekin ikas dezakezue. Bazkideentzako prezio bereziak ditugu. Donostia beste ikuspegi batetik ezagutzeko antolatutako tourrekin gozatu edo Gipuzkoa eta Nafarroako ibaiak abentura moduan jaitsi. Itsas Eskola zabalik egongo da ekainaren 1etik irailaren 30era, 11:00etatik 20:30era, eta asteburu eta jaiegunetan ekainaren 22tik irailaren 14ra, 10:00etatik 20:30era! Ez ahaztu erreserbak gure web orriaren bidez egin daitezkeela, online erreserba bakoitzeko aplikatutako % 5eko deskontu bereziarekin (udako denboraldian).
  2. Udako eguraldi ona ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dugu eta, horregatik, gure terrazetan, pistetan eta Ondarretako hondartzan (itsasoa barne) egingo diren jarduera gidatuak planifikatu ditugu! Adi MyWellness aplikazioari.
  3. Gogorarazten dizuegu Teniseko terraza gozatzeko aukera daukazuela eta etzaleku erosoak eta eguzkia hartzen duzuen bitartean freskatzeko dutxa zerbitzua aurki ditzakezuela. Gainera, ‘Tenisa’ ren terrazaren okupazio-espazioa zabalduko dugu, etzaulkiak bi aldeetan banatuz (egun batzuetan, ordutegi jakin batzuetan, Elkarteak terraza erabiliko du Haizearen Orraziaren aldean, saioak emateko).

“La Piscinako” terraza datozen asteetan irekiko dugu, hobekuntza-lan batzuk egiten ari baitira espazio erosoagoa eta atseginagoa izan dadin. Datozen asteetan amaituko dira lanak eta horren berri emango dizuegu terraza berritu honetaz goza dezazuen.

  1. Igerilekuaren ordutegia: ekainaren 2tik aurrera, igerilekuaren instalazioa udako ordutegira igaroko da, eta etengabe irekiko da igande eta jaiegunetan.
  2. Elkarteko Igeriketa Eskolak igeriketa ikastaroak eskaintzen ditu ur irekietan, eta entrenamenduak eskaintzen ditu asteko egun guztietan, hainbat ordutegitan. Webera sartu.

Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu Elkartea hainbat jarduera prestatzen ari dela uda honetarako, besteak beste, txapelketak, Fitnessaren eguna, Wellnessaren eguna eta hainbat gizarte-jardueraz goza dezazuen.