In Uncategorized @eu

Donostiako Tenis Elkarte Errealeko bazkide agurgarriak:

Prest dugu 2024ko UDA programa, adin eta kirol-lehentasun guztietarako aukera anitzekin. Horregatik, programa kontsultatzera eta zuen lehentasun eta ordutegietara ondoen egokitzen diren jarduerak aukeratzera gonbidatzen zaitugu.

Edozein kontsulta edo informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte Elkartearekin harremanetan.

Gainera, urtero bezala, Kirol Anitzeko jarduerak lehentasunezko plazak ditu eta prezio murriztua Elkartean zuzenean izena emanda duten bazkideentzat,  bazkideen seme-alabentzat eta bazkideen anai-arrebentzat. Hona hemen xehetasunak. Adi, aurten izen-emateak asterokoak baitira, zuen erosotasun eta malgutasun handiagorako.

Web-orrian informazio guztia

943313174 | rctss.com | correo@rctss.com

KIROL ANITZA BAZKIDEENTZAT

BAZKIDE, BAZKIDEEN SEME-ALABA ETA BAZKIDEEN ANAI-ARREBENTZAKO LEHENTASUNEZKO PLAZAK. Asteko izen-ematea!

  1. Zein da epea?

Apirilaren 15ean irekitzen da, 10:00etan, eta maiatzaren 3an amaitu, 20:00etan.

  1. Nola egin dezakezu inskripzioa?

Izena eman telefonoz 943215981 edo 943313174 telefonoetan.

  1. Epez kanpo, lehentasunezko tratua al dut?

Epe horren barruan plazarik lortzen ez duten bazkide guztiak, maiatzaren 6tik aurrera, Donostiakirolako sistemaren bidez eta EZ BAZKIDE gisa ezarritako tarifarekin eskatzera igaroko dira.

Deskargatu programa eta informazio osoa