In Uncategorized @eu

AURRERATU ZAITEZ GABONETARA TALDEKO KLASE BEREZI BATEKIN

ABENDUAK 20, LARUNBATA

Datorren abenduaren 20an, larunbata, Gabonetako gehiegikeriak iritsi aurretik entrenatzeko modu desberdin eta dibertigarri bat proposatzen dizuegu. Taldeko klase berezia izango da, asteroko errutina hausteko, mugitzeko, izerditzeko… eta, batez ere, ondo pasatzeko pentsatua.

Jardueraren xehetasunak:

  • Ordua: 9:00 h
  • Elkargunea: 3. Areto Polibalentea (Igerilekua)
  • Espazioak: 3. Areto Polibalentea eta The Box aretoa
  • Monitoreak: Izaskun, Iñigo eta Vane
  • Plazak: 24 pertsona

Taldekako entrenamendua izango da, ez banakakoa, eta indarra, kardioa, jokoak eta erreleboak uztartuko dituen formatu dinamikoa izango dugu. Saio desberdin bat, parte-hartzaile eta motibatzailea, ezin hobea gorputza aktibatzeko egun hauetako bazkari eta ospakizunen aurretik.

Gainera, parte-hartzaile guztien artean sariak zozketatuko dira, motibazio eta dibertsio gehigarri bat gehitzeko. Eta klasearen ondoren, txistorra pintxo batez gozatzeko aukera izango dugu!

Izen-ematea: Technogym aplikazioaren bidez, abenduaren 18tik, osteguna, aurrera.

Parte hartzera animatzen zaituztegu, talde-ahalegina partekatzera eta beste era batera entrenatuz urteari agur esatera.

Zuen zain gaude!

0