In Uncategorized @eu

ASTE SANTUA

Donostiako Tenis Elkarte Errealak Aste Santuko oporretan itsasoko jarduerez gozatzeko aukera eskaintzen dizu. Udako denboraldia aurreratuko dugu, abenturazaleentzako prestaturik dagoen programa paregabearekin.

ITSAS MATERIALAREN ALOKAIRUA: KAYAK, PADDLE SURF, BIG SUP

Apirilaren 6tik 10era eta apirilaren 15etik 16ra  11:00etatik 16:00etara zabalik.

Taste Sup

ikasi paddle surf taula erabiltzen Lehenengo 30 minutuetan jarduera modu seguru eta autosufizientean egin ahal izateko ezagutzak eskuratuko dira.

Ondoren, ordubeteko arraunketa librea izango duzue Kontxako badiako uretan aurretik ikasitako guztia praktikan jartzeko.

Apirilaren 6tik 10era, saioak 10: 30etik 12: 00etara.

SUNSET itsasotik

Donostiako ilunabarretako magian murgil zaitez. Kolore leherketa azalgaitza. Banakako edo biko kayakean, arratsaldea arrosaz, laranjaz eta zeru-urdinez tindatuko dugu zerumugaren eta Easo Ederraren erdian.

KAYAK jarduera begiralearekin.

Irteera apirilaren 14an, 19: 30ean –  90´ inguruko jarduera.

KONTXAKO BADIAKO TOURRA/TXIMISTARRI KALA

Kontxako badiako interes historiko eta kulturaleko gune guztiak zeharkatuko ditugu, bertako ur lasaien gainean paleatzen dugun bitartean. Badian barrena, Chillidaren Haizearen Orrazia, Miramar Jauregia, Kontxako pasealekua eta Tximistarri kala lasaia eta  ezezaguna ikusteko aukera izango dugu. Gainera, Tximistarri kalako sekretua ezagutzeko aukera izango dugu.

Iteera paddle surfean – apirilaren 7an, 16:00ean.

Irteerak KAYAKEAN – apirilaren 8an eta 15ean, 16:00etan.

120 minutu inguruko jarduera

BIDASOAREN JAITSIERA

Gipuzkoa, Nafarroa eta Frantziako aldearen arteko mugan, Bidasoa ibaia dago. Bisitarientzako gune magikoa. Ezagutu Endarlatzako ibai azkarrak eta errazak abenturaz gozatzeko kirol maila txikia eskatzen duen talde edo familia-plan batean. Gainera, ibaiaren maila emaritsuari esker, esperientzia San Migel eslalom-eremura eraman daiteke. Bertako putzuek bainu freskagarriak hartzera gonbidatzen gaituzte. Ba al zenekien Bidasoak Nafarroako aldean izena aldatu eta Baztan izena hartzen duela?

River Sup jarduera (ibai-taula).

Apirilaren 15ean, 10: 00etatik 14: 00etara.