Presidentearen ongietorria

Gonbidapen hau luzatu nahi dizut Donostiako Tenis Elkarteko instalazioak ezagutzera etor zaitezen.
Ziur gaude hiriko lekurik politenetako batean aurkituko zarela: Badiaren ertzean, Haizearen Orraziaren ondoan, xarma bereziko ingurune batean.
Tenis, padel eta piraguismoa praktikatzeko aukera izango duzu, baita fitness jarduerak egiteko eta urte osoan zehar elkarteko bizitza sozialaz gozatzeko ere.

Gure elkarteak ehun urte baino gehiagoko historia du, baina inoiz baino gazteago eta berrituago dago gaur egun.
Azken urteotan jarduera eta instalazioak berritzeko prozesu sakona gauzatu dugu, eta hainbat gune berri ireki ditugu:

  • Tenis eta padel pistak estalpean
  • Gimnasio modernoa
  • Jarduera fisikoetarako aretoak
  • Aldagelak
  • Elkarte gastronomikoa
  • Eta askoz gehiago

Gure helburua da elkartea donostiarrengana irekitzea eta gerturatzen zareten guztiei arreta eta zerbitzu bikaina eskaintzea, merezi duzuen moduan.

Espero dugu laster gure artean ikustea.

Bitartean, agur bero bat.

Nola iritsi

LAGUNDUKO DIZUGU ?

Entzuten dizugu.

Jar zaitez gurekin harremanetan.Email bat bidali edo telefonoz dei iezaiguzu.

rctss@rctss.com943 31 31 74943 21 59 81

    DONOSTIAKO TENIS ELKARTE ERREALAREN DATUEN BABESAREN INFORMAZIOA.Helburuak: zure eskaerei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, baita posta elektronikoz ere.Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: ez dago aurreikusita datuak lagatzea.Eskubideak: zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita zure datuak eta gainerako eskubideak ikusi, zuzendu eta ezabatu ere rctssctss.com-en.Informazio gehigarria: pribatutasun politika estakan informazio gehiago duzu.
    Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.

    0