In Uncategorized @eu

Sar zaitez 24-25 Tenis Eskolako rankingean!

Donostiako Tenis Elkarte Errealeko Eskolan bazaude, oraindik garaiz zaude 24-25 Rankingean sartzeko.

Funtsezko datak:

Izen-ematea (sarrera berriak bakarrik): hilaren 13ra arte, osteguna.

Txapelketa berriz hasiko da: larunbata 22.

 

Txapelketaren arauak:

  • Antolatzaileek ezarriko dute jokoaren ordena.
  • Esleitutako datan ezin baduzu jokatu, zure aurkariarekin harremanetan jarri eta partida berrantolatu beharko duzu.
  • Emaitzak: irabazleak Xporty aplikaziora igoko du emaitza.

Deskargatu Xporty aplikazioa, txapelketaren jakinarazpen guztiak haren bidez egingo baitira.

Bat egin eta lehiatu!

Donostiako Tenis Elkarte Errealeko Tenis Eskolako Rankinaren oinarriak

  1. Antolakuntza
    Tenis Eskolako Ranking-a Donostiako Tenis Elkarte Errealeko Tenis Eskolak antolatzen du, edizio honetan Iñaki Oteguiren ardurapean.
  2. Ranking-aren helburua

Txapelketak ondorengo formakuntza helburuak dauzka:

– Bidezko lehia bultzatzea.

– Tenisaren oinarrizko araudia erakutsi eta aplikatzea.

– Joku garbi eta kiroltasunaren baloreak bultzatu.

  1. Parte hartzaileak

Ranking-a 10 eta 18 urte bitarteko Elkarteko Tenis Eskolan parte hartzen duten jokalariei dago zuzendua.

  1. Txapelketaren formatua

4.1. Lehen Fasea: Eliminazio Zuzena Kontsolazio Kuadroarekin (2024 Azaroa-Abendua)

– Datak: Azaroaren 23tik urtarrilaren 5ra.

– Formatua: Partiduak larunbat arratsaldean jokatuko dira, antolakuntzak ipinitako ordutegian. Lehen kanporaketa galdu duten jokalariak kontsolazio kuadrora pasako dira, gutxienez 2 partidu ziurtatuz parte hartzaileentzat.

– Partiduen luzapena: Partiduak 4 jokuko 2 setetara jokatuko dira (4ra iristen den lehen jokalaria). Berdinketa izatekotan, super tie-break bat jokatuko dat 10 puntutara.

– Gainbegirapena: Gainbegirapena egongo da Antolakuntzaren partetik.

4.2. Bigarren Fasea: Taldekako liga (2025 Urtarrila – Maiatza)

– Datak: 2025eko Urtarrilatik Maiatzara.

– Formatua: “guztiak guztion aurka” Liga. Partiduak larunbat arratsaldean jokatuko dira, ezarritako ordutegiaren arabera.

– Partiduen luzapena: Lehen fasearen luzapen berdina (4 jokuko 2 set eta tie-breaka berdinketa gertatuz gero).

– Emaitzak: Taldekako fasea amaitzean, jokalariak berrordenatu egingo dira emaitzen arabera.

– Helburua: Lehiakortasuna eta jokalarien arteko erlazioak sustatu, eta txapelketetarako ohitura osasuntsua bultzatu .

  1. Araudi orokorra

– Nazioarteko Tenis Federazioko (ITF) araudi ofizialak ezarriko dira.

– Jokalariak partiduak hasi baino 15 minutu lehenago iritis beharko dira.

– Joku garbia eta aurkarie, entrenatzaile eta epaileekiko errespetua sustatuko dira.

 

  1. Taldekako Faseko berdinketak hausteko irizpidea

 

Berdindutako jakalarien arteko emaitza zuzena.

Irabazitako eta galdutako seten diferentzia. Berdinketa izatekotan, jokuak zenbatuko dira.

Zozketa.

 

  1. Izen ematea

– Izen emate epea: 2024ko Azaroaren 17a

– Izen emate kuota: 30€, izen emate inprimakiarekin batera ordaindu beharrekoa.

 

  1. Sariak eta errekonozimendua

– Parte hartzaile guztiek diploma bat jasoko dute.

– Kuadro nagusiko eta kontsolazioko txapeldunek garaikurra jasoko dute.

 

  1. Segurtasun eta osasun neurriak

– Erraketa, zapatilak eta Kirol arropa egokien erabilera nahitaezkoa da.

 

  1. Kontaktua

Informazio gehiagorako, parte hartzaileek Iñaki Oteguirekin jarri daitezke kontaktuan Tenis Eskolako bulegotan edo posta elektroniko bidez: otegui@rctss.com

 

  1. Aldaketak

Antolakuntzak, beharrezkoa balitz, txapelketaren oinarriak aldatzeko eskubidea gordetzen du.

  1. Erantzunkizuna erreferente bezala:

Gurasoek beren seme-alaben erreferente nagusia direla gogoratu behar dute. Partiduak lasaitasunez ikustea garrantzitsua da, hau seme-alaben artean positiboki baloratuko baita.

  1. Entrenatzaile, epaile, kide eta arerioekiko errespetua:

Seme-alaben entrenatzaile, epaile, kide eta arerioekiko errespetua azaldu behar da uneoro, elkarbizitza eta kiroltasunari indarre emanez giro osasungarri bat bultzatzeko.

  1. Talde teknikoarekiko konfidantza sustatu:

Gurasoek beren seme-alaben entrenatzailearekiko konfidantza sustatu behar dute, gendaurrean zalantzan inor ipini gabe. Edozein galdeketa pribatuan hitz eginez.

  1. Ikastaro eta entrenamendutan neurria presentzian:

Seme-alaben bilakaera autonomoa bultzatzeko, ikastaro eta entrenamendutan zuen prezentzia neurtzea gomendatzen da. Gurasoek autokontrola jarri behar dute praktikan, interferentziak ekiditeko.

  1. Indarkeria eta diskriminazioari errefusa:

Guztiz debekatua geratzen da Kirol kontextuan edozein motatako indarkeri edo diskriminazio, ingurune inklusibo eta errespetuzkoa bultzatuz.

  1. Seme-alaben jokuaz gozatu:

Gurasoei beraien seme-alaben partiduak ikusten gozatzera gonbidatzen da, gogoraratuz tenisa gozatzeko joku bat dela.

  1. Agindu gehigarriak ekidin:

Klase, entrenamendu edo partiduen ondoren, ez da agindu gehigarririk eman behar. Seme-alabek ez dute beste entrenatzaile bat behar, gurasoen euskarri emozionala baizik.

  1. Etengabeko euskarria:

Gurasoek beren seme-alaben euskarri positiboa izatea funtsezkoa da, alai izaten eta kirolaz gozatzen lagunduz.

  1. Puntualtasuna eta konpromezua:

Gurasoek beren seme-alabak partidu naiz entrenamenduetara garaiz iristen direla ziurtatu behar dute. Ezin badute aurkeztu, beharrezko aurrerapenarekin abisatu behar da.

  1. Kirolaz gozatzera sustatu:

Gurasoek seme-alabek presio gehigarririk gabe tenisas gozatzen utzi behar dute, ikasketa eta dibertsioa lehenetsiz.

Gurasoentzako konpromezu gehigarriak

 

-Autoestima kaltetu dezakeen eskakizun neurrigaberik eta konparaziorik ez eskatzea, zuen seme-alaben partehartzea estimulatuz.

– Arerioarekiko errespetua, kiroltasuna eta esfortzu pertsonala bezelako Kirolaren funtsezko baloreak erakutsi.

– Kirol esparruan zuen seme-alabei helburu pertsonalak ez proiektatu.

– Seme-alaba eta beraien taldeak animatu harmailetatik ohiurik eta agindurik gabe.

– Epaileen erabakiak beti errespetatu, seme-alabei jokabidez zuzen bat eskainiz.

0