BESTE BEHIN ERE DONOSTIAKO ESTROPADEN EMOZIOA OSPATUKO DU ESPERIENTZIA PAREGABEAREKIN. DONOSTIAKO TENIS ELKARTE ERREALEKO ITSAS ESKOLAK ESTROPADETAKO GIRO DONOSTIARREAN ETA KONTXAKO BADIA BETEAN MURGILTZEKO GONBIDAPENA EGITEN DIZU, ORAINGOAN IKUSPEGI ERABAT DESBERDINETIK: GOZATU ESTROPADAK KAYAKEN EDO PADDLE SURFEAN.

IRTEERA ONDARRETATIK

DONOSTIAKO TENIS ELLKARTE ERREALA

IRAILAK 3 ETA 10

ALOKAIRUKO ORARIOA: GOIZEKO 10:00ETATIK AURRERA
TOUR ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:30era

PLAZA MUGATUAK

Imajina ezazu leku pribilegiatu batean zaudela, Kontxako urez inguratuta eta Santa Klara uharte dotorea lekuko duela. Datorren irailaren 3an eta 10ean, itsasoak bakarrik eskain dezakeen ikuskizun paregabe honen parte izan zaitezke.

Baina hori ez da guztia, izan ere, estropadak itsasotik alokairu librearekin gozatzeko aukeraz gain, gure TOUR GIDATUAREKIN bat egiteko aukera ere eskaintzen dizugu. 10:00etatik 13:30era, bi egunetan, monitore aditu bat egongo da zure ondoan, taldea gidatzen, estropadak ahalik eta ondoen goza ditzazun: ZIABOGATIK. Esperientzia honek lehiaketaren xehetasun guztiak atzemateko eta bete-betean bizitzeko aukera emango dizu.

Donostiako estropadak tradizioa eta kirolarekiko grina batzen dituen gertaera berezia dira. Zure kayak edo paddle surfaren alokairuaren askatasunetik, edo gure monitoreek lagunduta, lehiaketaren une zirraragarri bakoitza ikusteko aukera izango duzu.

Gurekin bat egitera eta estropaden adrenalina ikuspegi berri eta zirraragarritik esperimentatzera gonbidatzen zaitugu. Erreserbatu zure plaza eta egin bat Donostiako Tenis Elkate Errealeko ITSAS ESKOLArekin. Zure zain gaude elkarrekin itsasoaren eta estropaden edertasunaz eta emozioaz gozatzeko!