In Uncategorized @eu

Atzegi adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak eta Donostiako Tenis Elkarte Errealak lankidetza hitzarmena berritu dute, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizikalitatea hobetzeko,haien partaidetza soziala erraztuko duen ingurune lagunkoia sustatuz eta Gipuzkoako gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa eratzen lagunduz.  Donostiako Tenis Elkarte Errealeko taldearen erantzukizun korporatibo eta sozialaren pean, gure Elkarteak indarrak batzen ditu kirola hurbiltzeko, persona horiek, berengaitasun eta nahien arabera, kalitatezko bizitza izan dezaten.