Donostiako Tenis Elkarte Errealak kudeatzaile bat gehitu behar dio bere taldeari postuari dagozkion eginkizunak garatzeko. Lehendakariaren mende egongo da zuzenean, eta DTEEko Zuzendaritza Batzordearekin koordinatuta, honako eginkizun hauez arduratuko ditu:
• DTEEko Zuzendaritza Batzordeak zehaztutako estrategiaren garapena.
• Erakundearen aurrekontua egitea, garatzea eta kontrolatzea.
• Elkartearen kirol-jarduerak koordinatzea, bultzatzea eta garatzea.
• DTEEko Pertsonen Zuzendaritza
• Presidentearekin koordinatuta, elkartearen harreman instituzionalak garatzeaz arduratuko da.
• Erakundearen gizarte-jarduerak koordinatzea eta garatzea.
• Elkartearen irudia dinamizatzea bazkideen, erakundeen eta enpresen artean, marketing-estrategia bat garatzera bideratuta.
Lanpostuaren profila:
• Enpresa-administrazioan espezializatutako unibertsitate-gradua edo antzekoa
• Gutxienez 3 urteko esperientzia erakundeen zuzendaritzako eta/edo kudeaketako lanpostuetan
• Komunikazio, negoziazio, kudeaketa, lidergo eta emaitzetara orientatzeko trebetasunak
• Lantaldeen kudeaketan esperientzia izatea
Baloratuko dira:
• Euskara maila
• Lurraldeko kirol-ingurunea ezagutzea
PDF formatuan CVa bidaliko da seleccion@rctss.com helbide elektronikora.
Urriaren 18tik azaroaren 2ra bitartean. Profilera egokitutako hautagaiekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Esperientziaren eta CVaren araberako ordainsariak.
Donostia, 2022ko urriaren 17a