Jakinarazten dizuegu apirilaren 20ko astean zehar FTP Testa egingo dugula gure Cycling saioetako batzuetan.
Test hau, erabat doakoa, zure potentzia funtzionala ezagutzeko eta klaseen intentsitatea modu pertsonalizatuan doitzeko tresnarik onena da. Horrela, modu eraginkorragoan entrenatu eta zure helburuak zehaztasun handiagoz lortu ahal izango dituzu.
Saioen ordutegiak
Testa egiteko bideratutako saioak honako hauek izango dira:
Astelehena, apirilak 20
- 09:00h Unaxekin
- 10:00h Vanerekin
- 18:00h Oierrekin
Asteartea, apirilak 21
- 13:30h Vanerekin
Asteazkena, apir. 22
- 16:00h Vanerekin
- 19:00h Marta edo Unaxekin
Izen-ematea
Plaza erreserba Technogym App-aren bidez egin behar da, zuzendutako beste edozein saiotan bezala.
Ohar garrantzitsua
Proba hasi aurretik bizikleta behar bezala konfiguratu ahal izateko, saiora nahikoa denboraz etortzea gomendatzen dizuegu.




