Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu datorren maiatzaren 11n gure Elkartean ospatuko den 2024ko Donostiako Tenis Elkarte Errealeko Mus Txapelketara. Txapelketa bi modalitatetan banatuko da: mus edo bazkaria eta musa. Mus modalitateko partaideek txapelketaz gozatu ahal izango dute, aldiz,bazkaria eta mus modalitateko partaideek, bazkaria izango dute txapelketa hasi aurretik.
Izena emateko, deitu 943215981 telefonora edo hurbildu Elkarteko harrera mahietara. Izen emateak egiteko, partehartzaileen izen-abizenak eta modalitate mota adierazi beharko dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 8a denez, lehenbailehen izena ematea gomendatzen dizugu, plaza ziurtatzeko.
Txapelketan ikusiko zaitugu. Ziur gaude ekitaldi atsegina, dibertigarria eta goi mailako lehiaketakoa izango dela!
BAZKARIA | MUS | OSOA | |
---|---|---|---|
BAZKIDEA | 16,50€ | 16,50€ | 26,50€ |
EZ BAZKIDEA | 22,00€ | 22,00€ | 32,00€ |
Pertsonako prezioak.