In Uncategorized @eu

Donostiako Tenis Elkarte Errealak, tenis eskolako ikasleen aurrerapena aztertzeko aukera eman nahian  2023ko Tenis Eskola Txapelketara deialdia egin du. Martxoaren 18tik 25ra bitartean, Klubeko pistetan aurrebenjamin, benjamin, alebin, haur eta kadete mailei zuzendutako lehiaketa izango da.

 

OHARRA:

Euria espero denez, datorren larunbatean, martxoak 11,  AURREBENJAMIN, BENJAMIN eta ALEBIN kategorietan egiteko ziren frogak egunez  aldatuko dira. AURREBENJAMINEN FROGA 2023ko martxoaren 18an, larunbata, eta BENJAMIN eta ALEBINEN FROGA 2023ko martxoaren 25ean, larunbata, egingo dira.

Infantil, kadete eta junior kategorietako frogak ezarritako egunean mantenduko dira, hau da, martxoaren 18an.

Martxoaren 18an: infantilak eta kadeteak. 2007 eta 2010 artean jaiotakoak (biak barne).

 

Prezioa eta izena ematea: 6,00 €/ formularioa eta online ordainketa.

Izena emateko datak: otsailaren 24tik martxoaren 15ra.

Lehiaketa ordutegia: 14: 00etatik aurrera.

Sariak: kategoria bakoitzeko txapeldunarentzako eta txapeldunordearentzako trofeoa  proba nagusian eta kontsolazioan.

 

Partiden ordutegia Donostiako Tenis Elkarte Errealeko webgunean argitaratuko da txapelketa aurreko ostiralean (martxoaren 10ean eta 17an). Euria egiten badu, txapelketaren data aldatuko da eta email, web eta sare sozialen bidez jakinaraziko da.