Gabonak gerturatzen ari dira eta normaltasun apur bat aurresuposatuz, duela urte askotatik ohikoa den bezala UNICEFen aldeko azoka solidarioa ospatzen da María Cristina Hotelean. DTEE-k beste urte batez ere azoka osapatu du ilusio askorekin.
5 urtetik beherako haurren %43 baino gehiagok beren garapen potentzial osoa ez lortzeko arriskuan daude, pobrezia, malnutrizioa eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbiderik eza direla eta. Bere berehalako beharrak, ingurune segurua da. Gainera, klima aldakorrak eragindako gatazka luzeak eta larriak areagotzen ari diren mundu honetan, 7 urteko edo txikiagoko 11 haurretik 1tek bere bizitzako lehen prestakuntza urteak gerraz eta gatazkaz inguratuta igarotzen ditu.UNICEF erakundea lanean ari da larrialdi egoera horien aurka borrokatzeko eta haur guztiek aukera berberak izan ditzaten lortzeko. Hau posible da, aurten ere zure laguntzarekin eta gure konpromisoari esker,aurrera aterako den azoka solidario honi esker.
Proiektua sakonki ezagutu nahi baduzu, esteka honetan duzu informazio guztia.
Proiektua sakonki ezagutu nahi baduzu, esteka honetan duzu informazio guztia;(-*-)
Gainera, uste baduzu badituzula objektuak (arropa, zapatak, altzariak, bizikletak, jostailuak, liburuak, etxetresnak elektrikoak,eskulanak,etab.), zuk erabiltzen ez dituzunak eta elkartasunezko0 dohaintza bihur daitezkeenak, UNICEFekin parteka ditzakezu eta bizia eman. Azaroaren 22tik aurrera eman dezakezu zure materiala, 10:00etatik 12:00etara eta 19:00tatik 21:00etara, María Cristina hoteleko ate nagusitik, eta abenduaren 3tik 5era, 10:00etatik 20:00etara.
Aurten Donostiako Orfeoi txikia izango da datorren abenduaren 3an azoka inaguratuko duena eta gustora artuko genuke zuen prezentzia.
Zurekin kontatzen dugu, zurekin kontatzen dute!
ESKERRIK ASKO bihotzez