“APAINDU ZURE PILOTA” LEHIAKETAREN OINARRIAK
2025eko edizioa
Gabonak iristearekin batera, Klubak “Apaindu zure pilota” sormen-lehiaketa antolatzen du, Klubeko haurrei zuzendua. Erronka kirol pilota bat Gabonetako apaingarri bihurtzea da.
Klubeko bazkide diren 5 eta 13 urte bitarteko haurrek edo eskoletako ikasleek parte hartu ahal izango dute, kategoria hauetan banatuta:
- A kategoria: 5-7 urte
- B kategoria: 8-10 urte
- C kategoria: 11-13 urte
Parte-hartzaile bakoitzak kirol-pilota bat apaindu beharko du (tenis, padel, igerilekukoa, hondartzakoa…), osorik edo irekita erabil daitekeena, eta sormen-askatasunarekin apaindu beharko da, material seguruak erabiliz, baina honako hau kontuan hartu beharko da:
- Gaiak Gabonetakoa izan behar du.
- Diseinuak originala eta batez ere haurrak egina izan behar du.
- Pintura, feltroa, EVA goma, begiztak, oihala, purpurina, itsasgarriak, kartoi mehea, elementu birziklatuak eta bestelako material apaingarriak erabil daitezke.
- Lanak izena, adina eta kategoria dituen etiketa bat izan behar du.
Lehiaketa azaroaren 18ean hasiko da eta apaindutako pilotak abenduaren 10ean emango dira, 20:00etan, igerilekuko harreran. Ez da onartuko epez kanpo entregatutako lanik.
Apaindutako pilota guztiak klubean erakutsiko dira abenduaren 12tik 24ra, gabonetako erakusketari eskainitako gune berezi batean.
Klubak izendatutako epaimahaiak honako hauek baloratuko dute:
- Sormena eta originaltasuna
- Estetika eta akabera
- Materialen erabilera
- Gabonetako gaiarekiko koherentzia
- Adinaren araberako ahalegina eta lana
Kategoria bakoitzeko bi sari emango dira:
- 1. saria: 100 euroko kirol-materiala.
- 2. Saria: Klubeko jertsea.
Epaimahaiak Aipamen Bereziak eman ahal izango ditu, egoki iritziz gero (diru-kopururik gabe).
Irabazleen izenak abenduaren 15ean argitaratuko dira komunikazio-kanal ofizialetan.





