Elkarteak Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Plana garatu du. Plan hori gai horri buruzko legeriak ezartzen dituen jarraibideei jarraiki idatzi da, eta, beraz, tratu eta aukera berdintasunaren printzipioa integratzeari erabat lotuta dago, 3/2007 Lege Organikoan eta Berdintasunaren 901/2020 Legean, urriaren 13koan, jasotzen den moduan.
Plan honen helburua, egoeraren diagnostikoa egin ondoren neurri batzuk izatea, Elkartean emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzeko eta sexu diskriminazioa ezabatzeko. Horrek onura ugari ekarriko dizkio gure Elkarteari.
Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra enpresako aukera berdintasunarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazio eta aholkularitza organoa izanen da.
Proiektua arrakastatsua izan dadin, zuen laguntza behar dugu. Horregatik, bazkide guztiak gonbidatzen ditugu plan honen ezarpenean eta jarraipenean aktiboki parte hartzera. Zuen etengabeko laguntza eskertuz, lanean jarraitzen dugu Donostiako Tenis Elkarte Erreala gero eta leku hobea izan dadin.
Zalantzarik edo galderarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan