In Uncategorized @eu

Ez duzu doan sufritu nahi? Kontrolarekin entrenatu nahi duzu? Ezagutu zure FTPa.

 

Donostiako Tenis Elkarte Errealeko taldeak FTP testa DOAN egiteko aukera ematen dizu. Emaitza honekin, kirolari batek bizikleta gainean ordubeteko ahaleginean izan dezakeen batez besteko potentzia maximoa lortuko duzu. Hainbat test mota daude, baina hori sinplifikatuz eta fitness publikora egokituz, 20´ testa erabiliko dugu, gure Technogym bizikletek programatuta dakartena. Testa egin ondoren, emaitza kontuan hartuta, potentziazko entrenamendu eremu desberdinak zehaztu ditzakegu, osasunez lan egingo duzula ziurtatzeko; zure helburuak modu seguruagoan lortuko dituzu, eta zure entrenamenduen benetako erregistroa eduki ahal izango duzu, ondo doakizuna edo hobetu behar dena ikusi ahal izateko.

 

Hainbat ordutegitan ftp testa egiteko aukera eskaintzen dizuegu, zure egoera fisikoa adierazten duten potentzia balioak beti eguneratuta izateko, zure maila eta helburua edozein izanda ere.
Watioekin entrenatzeak aukera hauek ematen ditu:

 

  • Egindako lana benetan neurtu eta erregistratzea, erabiltzaileak gailurik erosi behar izan gabe.
    • Balioak eguneratu daitezke aldian-aldian, ahalik eta fidagarritasun handienarekin entrenatzeko, erabiltzaileak urtean zehar igarotzen dituen faseetara egokituta.

 

Zure balioak eguneratuta edukitzeari esker, osasunez lan egingo duzu, zure helburuak modu seguruagoan lortuko dituzu eta zure entrenamenduen benetako erregistroa eduki ahal izango duzu, ondo doakizuna edo hobetzeko aukera dagoena benetan ikusteko. Zalantzarik baduzu, gure aretoko langileek zure kontsulta guztiekin lagunduko dizute. 610219821 / 610224553

 

Lehenengo proben ordutegia

– Maiatzaren 5ean, osteguna: 17:15ean
– Maiatzaren 6ean, ostirala: 9:15ean
– Maiatzaren 6ean, ostirala: 13:30ean

Erreserba MYWELLNESS aplikazioaren bidez. Zuzendutako jardueren kuota barne duten bazkideentzat bakarrik balio duen testa da.