Uda berehala dugu hemen, momento ezi hobea da sasoi betean jartzeko, zure motibazioa areagotuz. Horregatik, Donostiako Tenis Elkarte Errealean zure helburu pertsonalak lortzera bideratutako entrenamendu pertsonalizaturako aukera bat proposatzen dizuegu.
Esperientzia pertsonalizatua
Kalitatezko entrenamendua eskaintzen dizugu, erabat pertsonalizatua, zure helburuak lortzera bideratua eta gure entrenatzaile-taldearen jarraipenarekin. Esperientzia handia du, eta konfiantza eta hurbiltasuna emango dizute.
Gure helburu nagusia, pixkanaka zure behar indibidualetara egokitzen den entrenamendu plan bat eskaintzea da. Proba funtzionalak egiten ditugu zure artikulazio eta muskulu-mugak ebaluatzeko, horri esker, zure funtzionaltasuna modu eraginkorrean eta seguruan hobetuko duen programa bat diseinatu dezakegu.
Zure helburuetara egokitua
Pisua galtzeko, muskulu-masa irabazteko, kirol-errendimendu ona lortzeko, lesio bat sendatzeko edo, besterik gabe, gimnasioan zure esperientzia hasteko, gure zerbitzua adin eta baldintza fisiko guztietara egokitzeko diseinatuta dago.
Bat egin gurekin:
Gure helburua zure helburuak modu eraginkorrean eta iraunkorrean lortzen laguntzea da, zure beharretara egokituko den zerbitzu pertsonalizatua eskainiz; beraz, gure entrenamendu pertsonalizatuak probatzera gonbidatzen zaitugu. Entrenamendu hauek banaka, binaka eta gehienez 4 laguneko taldeetan egin daitezke; beraz, bikotekidearekin, lagunekin edo senideekin entrenatu dezakezue. Ekarteak horretarako berariaz egokitutako “The Box” aretoa dauka, eskura dituen instalazio guztiez gain (igerilekua, gimnasioa eta gainerako aretoak), eta bazkideen eskura jarriko ditu erabilgarritasunaren arabera.
Galderatu aretoan| 943313174 | web | correo@rctss.com