Helduentzako prefekzionamendurako igeriketa ikastararoak
Donostiako Tenis Elkarte Errealaren uretako jarduera hau krol, bizkar edo braza estiloetan igeriketa teknika hobetu eta pixkanaka, tximeleta estiloan sartu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Oso egokia da uretan moldatzen diren eta hainbat metro igeri egiteko gai diren pertsonentzat. Ikasturte hau amaitzean, ikasleak igeriketa trebetasun osoz erabili ahal izango du.
Astelehen, asteazken eta ostiraletan ematen dira 60 minutuko klaseak. Astean saio bat edo bi saio hautatu ditzazkezu. Gure eredu metodologikoak kirol ingurunean igeri egiteko modu profesional baten aldeko apustua egiten du. Gure profesional taldeari esker, igeri ondo egitea ez da inoiz hain erraza izan. Zure buruarengan konfidantza sortuko du.
Formulario honek plaza bat eskatzen du, eta inola ere ez zuzeneko inskripzio bat. Eskaera izapidetu ondoren, gure taldea zure beharretara egokitzen saiatuko da. Zuekin harremanetan jarriko gara zuen komenentziara hobekien egokitzen den aukera adierazteko, eta orduan emango diogu alta ikasleari. Ez dugu kobrantzarik egingo aldez aurretik, inskripzioa izapidetu eta alta baliozkotzat jo arte.
"*" indicates required fields
Nola iritsi
Entzuten dizugu.
Jar zaitez gurekin harremanetan.Email bat bidali edo telefonoz dei iezaiguzu.
rctss@rctss.com943 31 31 74943 21 59 81