Kayak
gardenaren
alokairua

2024ko berritasuna

Ezagutu Kontxako badiako itsas hondoko mirariak modu paregabe eta esklusiboan Donostiako Real Club de Teniseko Itsas Eskolak eskaintzen dizun zerbitzu berriarekin: kayak gardena! Murgildu zaitez gure ur kristalinoak esploratzeko aukera emango dizun esperientzia paregabe batean, itsaspeko mundu liluragarriaren ikuspegi panoramiko ikusgarriaz gozatzen duzun bitartean.

Gure kayak gardenak aukera ematen dizu badian sartzeko eta itsas bizitzari beste modu batean begiratzeko. Diseinu berritzailearekin, itsas hondoaren aberastasuna miretsi ahal izango duzu busti gabe, uretako naturarekin modu paregabean lotuko zaituen hondo gardenari esker.

Prezioak

1,5 ordu
  BAZKIDE EZ BAZKIDE
BANAKAKO KAYAK GARDENA 17€ 24€
KAYAK BIKOITZA GARDENA 25€ 37,5€
2 ordu
  BAZKIDE EZ BAZKIDE
BANAKAKO KAYAK GARDENA 22€ 31€
KAYAK BIKOITZA GARDENA 32€ 48€
4 ordu
BAZKIDE EZ BAZKIDE
BANAKAKO KAYAK GARDENA 29€ 40,50€
KAYAK BIKOITZA GARDENA 42,50€ 63€
Cómo reservar

Compra online

Puedes comprar alguna de nuestras actividades on line.

Metodo tradicional

Contacta con nosotros por teléfono al 943 21 59 81943 31 31 74 o por email a rctss@rctss.com o vía el formulario de contacto a continuación.

Baldintzak

Erreserba baieztatzen denean, bezeroa berariaz hartuko ditu bere gain baldintza orokor guztiak. Pertsona batek beste pertsona bat edo batzuk inskribatzen baditu, baldintza orokor guztiak bere gain hartzen ditu.

BAIMEN INFORMATUA

Abentura kirolen arloan eta zehazki itsasoan garatutakoetan, arrisku potentziala dago, bere izaeraren ondorioz. Jarduera horietan parte hartzaileak bere gain hartzen du jardueraren berezko arriskua.

1. Gure begiraleek eta gidariek beharrezko prestakuntza eta esperientzia dute egiten duten jarduerarako. Haren esanak jarraitu beharko dira jarduera burutzen den heinean.

2. Eskaintzen diren jarduerak eta ikastaroak garatzen diren ingurunearen eta parte-hartzaileen baldintzen mende daude. Hori dela eta, jarduera egin aurretik edo egiten den bitartean aldaketak egon daitezke (itsasoaren bat-bateko aldaketak, meteorologia, parte-hartzaileen arazo fisikoak). Donostiako Tenis Elkarte Errealak jarduera baliogabetuz gero, bezeroak eskubidea izango du atzeratzeko, antzeko beste jarduera batekin ordezkatzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.

3. Bezeroak beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezeztatzea erabakitzen badu, ezeztapen paragrafoan deskribatutako baldintzak aplikatuko zaizkio.

4. Bezeroak informazioa eman behar du edozein jarduera kontratatu aurretik ezintasun fisiko edo psikikoren bat, haurdunaldi egoera edo gaixotasunen bat izanez gero. Halaber, konpromezua hartzen du alkoholaren, drogen eta/edo estupefazienteen eraginpean ez egoteko, bai eta jardueraren garapenean eragina izan dezakeen beste edozein medikazioaren menpean ere.

5. Uretako jardueretan parte hartzeko, nahitaezkoa da igeri egiten jakitea. Jarduera edo ikastaro bakoitzaren fitxan zehazten dira parte hartzeko gutxieneko baldintzak eta adinak. 16 urtetik beherakoek 18 urtetik gorako arduradun heldu batekin egon beharko dute elkartean hala eskatzen duenean. Jarduera jakin batzuetan, 16 eta 17 urte bitarteko adingabeek legezko tutoreek idatzizko baimena emanda egin ahal izango dute jarduera.

6. Bezeroak jardueren berezko arriskua onartzen du, eta bereziki COVID-19 gaitza kutsatzeko arriskua prebenitzeko hartutako neurriena, beraz, jarduera horiek egiteko bete behar diren eskakizun eta egoera fisiko, tekniko eta psikologikoena.

7. Bezeroak gidarien jarraibideak bete behar ditu, eta uneoro errespetatu behar ditu ingurumena eta jardueraren gainerako osagaiak. Bestela elkarteak eskubidea izango du bezeroa jardueratik botatzeko, jarduera garatzeko prebentzio arauak eta COVID-19a kutsatzeko arriskutik eratorritako higiene eta osasun arauak betetzen ez baditu.

8. Bezeroak kolektibo baten ordezkari gisa jarduten bada, baimena informatuari eta kontratazio baldintzei buruzko informazioa ordezkatuei bidaltzeko konpromezua hartzen du.

9. Sartu ez diren zerbitzuak paragrafo horretan adierazi ez direnak izango dira.

10. Erreklamazio Orriak daude bezeroaren eskura DTEEan.

11. Bezeroak baimena ematen dio DTEEri jardueran zehar barruko eta kanpoko helburuetara ateratako argazkiak erabil ditzan, sustapen-materialetan eta publizitate jardueretan erabilitakoak barne. Argazkiak argitalpen batean, iragarki batean, posta zuzeneko osagai batean, bitarte elektronikoetan edo barne edo kanpo sustapeneko beste edozein modutan erabil daitezke.

12. Eguraldi txarra ez da kontutan hartuko jarduera bertan behera uzteko eta aurrez ordaindutako kopurua itzultzeko. Alerta horiak, laranjak, gorriak, itsas baldintzengatik, edo garapen normala eragozten duen haizeagatik bakarrik hartuko dira kontutan jarduera bertan behera uzteko. Halaber DTEEko taldearen ustez jarduera egitea eragozten duten baldintza ere kontutan hartuko dira.

13. Pisua, altuera eta mailak ez du eraginik izango erreserba egiterako orduan. Datu hauek erraztekotan, DTEEak bezeroari luzatu ahalko dio,bere neurri eta beharretara egokitutako ekipamendua. Modu honetan jarduera egiteko behar den prestakuntzarako denbora murritzagoa izango da.

14. Egoera meteorologikoak zein itsasoko baldintza txarrek eragin dezakete uretako jarduerak zein alokairuak bertan behera gelditzea, ordu batzuetan edo egun osoak. Modu honetan, DTEEak bere gain hartzen ditu eskubide guztiak uretako jarduerak edo alokairua bertan bera uzteko.

15. Gomendagarria izango da jarduera burutu baino 10-15 minutu lehenago bertan azaltzea, jarduera bere osotasunean goza dezaten.

KONTRATAZIO BALDINTZAK

1. Alokatzeko erreserbak eta programatutako jarduerak
Erreserbatzeko zenbatekoaren %100 ordaindu beharko da. Ordainketa egin arte erreserba ez da berretsitzat jotzen.

2. Neurrira egindako jardueren erreserbak
Jardueren erreserba egiteko, zenbatekoaren %100 ordaindu beharko da. Ordainketa egin arte erreserba ez da berretsitzat jotzen.

3. Alokairuak eta programatutako jarduerak bertan behera uztea
Bezeroak eskatutako edo kontratatutako zerbitzuetan atzera egin ahal izango du eta ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskubidea izango du. Jarduera egin baino 72 ordu lehenago jarduera bertan behera uzteak ordaindutako zenbatekoaren %50eko zigorra dakar. Jarduera hasi aurreko 24 orduetan bertan behera uzteagatik %100 ordaindu beharko da. DTEEk adierazitako egunean eta orduan aurkezten ez bada, aldez aurretik ordaindutako zenbateko ez da itzuliko.

4. Neurrira egindako jarduerak bertan behera uztea
Jarduera egin aurreko 72 orduetan parte hartzaile kopurua murrizten bada, prezioak berriro kalkulatuko da, webgunean eskuragarri dauden jardueran araberako tauletan oinarrituta. Jarduera egin baino 72-24 ordu bitartean parte hartzaile batek edo gehiagok jarduera bertan behera uztea erabakitzen badute, %50eko zigorra izango dute, atzera botatzen den pertsonak/ek ordaindutako zati proportzionalaren gainean. Jarduera egin baino 24 ordu lehenago parte hartzaile bat edo gehiagok bertan behera uzteak %100eko zigorra dakar uzten duen pertsona/ek ordaindutako zati proportzionalaren gainean. DTEEk adierazitako egunean eta orduan aurkezten ez bada, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

5. Medikuaren ezeztapenak
Gai mediko bat, isolamendua edo lehen premiako gairen bat (heriotzak,…) dela eta ezereztatzen bada, beti ere bezeroak behar bezalako egiaztagiria aurkezten badu, elkarteak urte natural batez balioko duen bonu bat eskainiko du kontratatutako jarduera egiteko. Erreserba ezeztatu nahi izanez gero, lehen deskribatutako baldintzak ezarriko dira.

6. Aseguruak

Programen, jardueren, ikastaroen eta alokairuen prezioan erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua sartzen da. Aseguruen baldintza eta estaldurei buruzko informazio osoa bezeroen eskura dago DTEEren bulegoetan, eta emailez bidaliko zaio eskatzen duenari.

Nahitaezkoa da parte hartzaile bakoitzari dagokion eremu bakoitza behar bezala, egiazki eta osorik betetzea DTEEren erreserba orrian. Datuak gaizki jartzeak edo ez jartzeak, asegurua ez onartzea ekar dezake.

DATUEN BABESA

Jakinarazten dugu DTEEk zure datu pertsonalak eta harremanetarako datuak gordetzen dituela, egiten dizkiguten informazioa eskaerei erantzuteko eta gure jarduerei eta zerbitzuen berri emateko, gure pribatutasun eta cookie politikan ezarritako baldintzetan. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezereztatzeko eta datuen aurka egiteko eskubidea balia dezakezu. Horretarako , eskabide bat bidali behar duzu zure NANaren fotokopiarekin batera, web formularioaren bidez edo rctss@rctss.com helbide elektronikoan.

Erreserba

· Baldintza txarrak izanez gero, erreserbak egiteko aukera blokeatuko da. Itzulketak edo data aldaketak eskainiko zaizkie itsaso txarrak eragindako kaltetutakoei.
· Erreserba hasi baino 10-15 minutu lehenago agertzea onuragarria da, erreserbatutako denbora osoa erabili ahal izateko.

INFORMAZIOA

• Material teknikoa (kayak gardena, pala, neoprenoa eta salbamendu txalekoa).
• Gure begiraleen argibideak eta jarraibideak.
• Dutxa hotza eta motxilak uzteko lekua.
• Asegurua.

ZAILTASUNA

• Baxua.
• Iraupena : 1.5 ordu/ 2 ordu/4 ordu.

NORK EGIN DEZAKE JARDUERA

• Jardueraren baldintzak betetzen dituen edozein pertsona.
• Igerian dakiten pertsonak.
• Gutxieneko adina 6 urte dira eta 16 urte arte heldu batek gainbegiratuta.
• 16 urtetik 17 urtera bitartean, nagusi baten sinadurarekin egin beharko dute alokairua.

ERAMAN BEHARREKOA

• Bainujantzia.
• Eguzkitarako krema.
• Betaurrekoak ziurtaratzeko zinta.
• Eskuohiala ( ez da ezinbestekoa).

  • 1/5
  • 2/5
  • 3/5
  • 4/5

Galería de imágenes

Nola iritsi

Gure jardueren oinarria Donostian dago, Eduardo chillida pasealekuko 9. zenbakian. Autoentzako aparkaleku publikoa dago bertan. Hala ere, oinez edo autobusez erraz irits daiteke hiriko edozein tokitatik.

LAGUNDUKO DIZUGU ?

Entzuten dizugu.

Jar zaitez gurekin harremanetan.Email bat bidali edo telefonoz dei iezaiguzu.

rctss@rctss.com943 31 31 74943 21 59 81

    INFORMACIÓN PROTECCIÓN DE DATOS DE REAL CLUB TENIS DE SAN SEBASTIÁN. Finalidades: Responder a sus solicitudes y remitirle información comercial de nuestros productos y servicios, incluso por correo electrónico. Legitimación: Consentimiento del interesado. Destinatarios: No están previstas cesiones de datos. Derechos: Puede retirar su consentimiento en cualquier momento, así como acceder, rectificar, suprimir sus datos y demás derechos en rctss@rctss.com Información Adicional: Puede ampliar la información en el enlace de Política de Privacidad.
    He leído y acepto la política de privacidad.