Araudia

1. Donostiako Tenis Elkarte Errealak jarduera guztien ordutegia bertan behera uzteko edo aldatzeko eskubidea izango du. Kasu horretan, ordainketaren zenbateko osoa itzuliko da edo datak edo ordutegia aldatuko dira.

2. Eskatzaileak izen ematea ezeztatzen edo aldatzen badu, ikastaroa hasi baino 21 egun lehenago egin beharko du. Ondoren, ez dago diru itzulketaren aukerarik.

3. Ez agertzeagatik, ezin dira berreskuratu galdutako saioak, ezta ere, zatikako itzulketak jaso edo gainerako aldaketak egin.

4. Elkartearekin zerikusirik ez duten egoerek, ez badute bermantzen saioa emateko aukera, ez da dirurik itzuliko.

5. Eskainitako plaza guztiak mugatuak dira. Lagun bat, senide bat eta abar duen talde baten barruan bigarren plaza bat (edo gehiago) ez lortzeak ez du ekarriko inolako itzulketarik, ikastaroa hasi baino 21 egun lehenago izan ezik.

6. Ikasleek jarduera egiteko beharrezko material guztia arreikusi beharko dute ikastarora ekartzeko. Taldearen erritmoa indargabetzen duten ahazte kasuek jarduera egitearen ezetza ekar dezakete.

7. Uretako eta itsasoko jarduera guztietarako ezinbestekoa da igerian jakitea.

8. Baldintza klimatologiko txarrengatik, edo Elkartearekin zerikusirik ez duten eta partehartzaileen segurtasuna arriskuan jartzen duten arazoren batengatik ikastaro Saioa bertan behera geratuko balitz, ez dago diru itzulketarik ezta saioa berreskuratzeko eskubiderik.

9. Talde guztiak ikastaroa hasi aurreko ostegunetan itxiko dira. Izen ematen dutenen gutxienekora iristen ez bada, jarduera bertan behera geratzen da. Izen eman dutenei dirua itzuliko zaie edo beste talderen batean kokatzeko aukera emango zaie.

10. Bazkideentzako berariazko eta lehentasunezko aldian (apirilaren 15tik maiatzaren 3ra) kirol anitzeko plaza ez lortzeak lehentasunezko pribilegioa galtzea ekarriko du. Horrek esan nahi du plaza online lortzeko prozesua egin behar dela eta, kasu horretan, plaza hori BAZKIDE EZ DEN prezioan ordaindu behar dela.