RCTSS Igerilekua
Donostiako Tenis Elkarte Erreala

Igerilekua

Osasuna eta errendimendua teilatu beraren azpian.

Goi-mailako entrenamendurako eta ongizate terapeutikorako diseinatutako abangoardiako gunea, Ondarretako bihotzean dagoen ingurune paregabean.
KALEA ERRESERBATU Bazkideentzat esklusiboa

Igeriketa Gunea

Entrenamendua eta Teknika
Neurriak 20.0 x 10.0 m
Tenperatura 28ºC
Igeriketa eta bainu librea
Hobekuntza ikastaroak
Aquafitness aurreratua

Erlaxazio Gunea

Osasuna eta Ongizatea
Neurriak 10.0 x 5.0 m
Tenperatura 30ºC
Igeriketa haurtxoentzat
Errehabilitazio funtzionala
Aquagym hastapena

Adin guztientzako prestakuntza

Gure Taldea

Amaia Belenguer
Amaia Belenguer
Unax Galarraga
Unax Galarraga
Izaskun Iñarra
Izaskun Iñarra
Asier Iradi
Asier Iradi
Gonzalo Manrique
Gonzalo Manrique
Rosa Martín
Rosa Martín
Xabier Zamora
Xabier Zamora

IGERIKETARI BURUZ HITZ EGIN NAHI DUZU?

Gure lantalde teknikoa zure esanetara dago ikastaroen, mailen eta teknika pertsonalizatuaren inguruan aholkuak emateko.
Igeriketa FAQ - RCTSS
Zure zalantzak argitzen

Maiz egiten diren
galderak

Donostiako Tenis Elkarte Errealean igeriketa jarduerei buruz jakin behar duzun guztia.

1. Zer nolako igeriketa jarduerak eskaintzen dituzue Klubean?
Aukera zabala eskaintzen dugu: haurrentzako eta helduentzako igeriketa eskola, entrenamendu pertsonal bakarkakoak edo talde txikietan, udako ikastaro intentsiboak (UDA Kanpaina) eta gure Ur Irekietako Igeriketa Kluba esklusiboa.
2. Donostiako Tenis Elkarte Errealeko bazkide izan behar dut izena emateko?
Ez, gure ur-jarduera guztiak bazkideentzat zein bazkide ez direnentzat irekiak daude. Hala ere, klubeko bazkideek tarifa murriztuak eta izena emateko lehentasunezko epeak dituzte.
3. Zeintzuk dira eskolen mailak?
Maila guz-guztiak hartzen ditugu. Zero azpitik igerian ikasi nahi baduzu, teknika hobetu nahi baduzu, txapelketa bat prestatu edo proba zehatzetarako entrenatu (oposizioak, adibidez), programa zure beharretara egokitzen dugu. Haurren kasuan, 6 hilabeterekin hasten gara igeriketa eskolekin.
4. Nortzuk ematen dituzte entrenamenduak?
Gure taldea ur-jardueretan adituak diren monitore profesionalek osatzen dute, ingurune segurua, motibatzailea eta zure helburuak lortzera bideratua bermatuz.
5. Zer instalazio ditut nire eskura?
Gure igeriketa eskoletako ikasle zarenez, dutxadun aldagelak eta armairuak izango dituzu eskura Klubeko instalazioetan.
6. Modu librean igeri egin edo entrenatu dezaket?
Jakina. Gure igerilekuak bi ontzi ditu. Bata erlaxatzekoa, 32ºC-tan, ariketa espezifikoak edo errehabilitazioa egiteko, edo besterik gabe lasaitzeko; eta bestea, entrenatzeko edo igeriketa librerako. Entrenamendu-ontziak bazkideei modu indibidualean kaleetan igeri egiteko aukera ematen die. App-aren bidez, zure kallea erreserbatu dezakezu 30, 45 edo ordubeteko saioetan. Bakarrik egingo duzu igeri!
7. Zenbat irauten dute igeriketako entrenamendu saio partikularrek?
Igerilekuko entrenamendu pertsonaleko saioek 30 minutuko iraupena dute eskola bakoitzeko.
8. Zein da ikastaroetan izena emateko gutxieneko adina?
Entrenamendu pertsonalak egiteko gutxieneko adina 5 urtekoa da. Adin txikiagoetarako, programa espezifikoak ditugu, hala nola vauentzako igeriketa (6tik 36 hilabetera).
9. Entrenamendu pertsonaleko saioa beste pertsona batzuekin parteka dezaket?
Bai! 4 pertsona arteko talde txikientzako eskola pribatuak antolatzeko aukera eskaintzen dugu. Aukera bikaina da lagunekin, lankideekin edo senideekin batera aurrera egiteko.
10. Entrenamendu-materiala barne dago?
Bai, klubak saioan zehar beharrezkoa den material tekniko eta ekipo guztia eskaintzen du, gure instruktoreen udibideekin batera.
11. Zer ordutegitan daude erabilgarri?
Entrenamenduak astelehenetik larunbatera eskaintzen dira, 8:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegi zabalean, betiere monitoreen eta igerilekuko kalearen erabilgarritasunaren arabera.
12. Bonoak edo deskontuak daude?
Bai, 5, 10 edo 20 saiotako entrenamendu pertsonaleko bonoak ditugu; horrek abantaila ekonomikoa dakar saio solteak hartzearen aldean.
13. Zertan datza Ur Irekien Kluba?
Klubeko igerilekuan entrenamenduak eta itsasoan (Kontxako badia - Ondarreta) igeri saioak uztartzen dituen jarduera da. Itsasoaz gozatzen dutenentzat eta txapelketak prestatu edo erresistentzia hobetu nahi dutenentzat pentsatua dago.
14. Astean zenbat egunetan entrenatu dezaket?
Programa malgua da: astean egun 1, 2 edo 3 entrenatzeko aukera dezakezu, zure helburu eta erabilgarritasunaren arabera.
15. Urteko zein garaitan egiten da ur irekien jarduera?
Ur irekien denboraldi nagusia apirilaren amaieran hasten da eta uda osoan zehar luzatzen da urrira arte, aldika banatuta.
16. Nola erreserbatu dezaket eskola partikular bat?
Gure online plataformaren bidez eroso erreserbatu dezakezu, eguneko 24 orduetan. Zure datuak erregistratu eta hobekien datorkizun ordutegia aukeratu besterik ez duzu egin behar.
17. Zenbat denbora lehenago egin behar dut igeriketa eskola partikularren erreserba?
Eskola partikularretarako online erreserbak uneko data baino 3 egun lehenago ixten dira. Hau da, ostiralerako erreserbatu nahi baduzu, asteartea da erreserba egiteko azken eguna.
18. Zer da UDA Kanpaina eta zenbat irauten dute ikastaroek?
UDA Kanpaina gure udako programa intentsiboa da. Asteko edo hamabostaldiko talde-ikastaroak eskaintzen ditugu. Eskolek 45 minutu irauten dute eta euskaraz zein gaztelaniaz ematen dira.
19. Zer ordainketa-metodo onartzen dira?
Online erreserba solteetarako, ordainketa txartel bidez egiten da. Izen-emate luzeagoetarako (Ur Irekien Kluba edo eskolak), aurrez aurreko ordainketa (txartela edo eskudirua) edo banku-helbideratzea aukeratu dezakezu.
20. Eskolak berreskuratzen dira jaieguna denean?
Arau orokor gisa, batez ere udako ikastaroetan, jaiegunetan ez dago eskolarik eta egutegia egoera horretara egokituta dago. Webgunean ikastaroaren egutegia izango duzu eskuragarri, eskolak dauden jaiegunak eta eskolarik ez daudenak ezagutzeko.
21. Norekin jarri behar naiz harremanetan zein maila aukeratu ez badakit?
Hemen gaude laguntzeko! Idatz iezaguzu escueladenatacion@rctss.com helbidera, deitu 943 313 174 zenbakira edo etorri gure harrerara.
0